Durangaldeko VII. Kopla Txapelketea Janire Arrizabalagak irabazi dau

Bizkaie! 2022-06-27 08:59   Bertsolaritzea

Erika Lagomagaz jokatu dau buruz burukoa.

Finalistak, Janire Arrizabalagari txaloka (argazkia: Durangaldeko Bertso Eskolea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Mendiolan, Abadiñon, gaualdi ederra pasau dabe bertsolariek eta zaleek, Durangaldeko VII. Kopla Txapelketea dala eta. Lehenengo, ondo afaldu dabe danek, eta behin tripea beteta, bertsoei ekin deutse hamar parte-hartzaileek.

Eneko Abasolo Abarkas, Ander Aldazabal, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga, Aitor Bizkarra, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Araitz Katarin, Peru Madalena eta Bittor Salterain izan dira kantuan.

Hainbat fase izan ditu txapelketeak. Lehenengoan, hamar bertsolariek kantau dabe, koplen neurrian, jakina. Ondoren, zaleek erabagi dabe bigarren fasera nortzuk pasau diran, hain zuzen be, Madalena, Lagoma, Arrizabalaga eta Bizkarra. Gaua aurrera joan da, baina koplarik kopla logurarik ez da egon.

Buruz burukora Erika Lagoma eta Janire Arrizabalaga pasau dira. Ofizio bi eta kartzelako ariketea izan dira zereginak, Ainhoa Urien gai-jartzailearen aginduetara. Azkenean, Arrizabalaga gernikarra izan da txapelduna edo, kasu honetan, txapalataduna. Alaitz Areitiok emon deutso txapalatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu