Ane Zuazubiskarrek irabazi dau II. Argi Baltza Sariketea

Bizkaie! 2022-06-27 08:21   Bertsolaritzea

Onintza Enbeitak jantzi deutso txapela.

Ane Zuazubiskar, Muxikako finalean (argazkiak: Lilibertso) | Ikusi handiago | Argazki originala

Sei bertsolarik kantau dabe Muxikako Urretxindorra Eskolako oholtzan, II. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketako finalean. Aurreko hiru kanporaketetako onenak egon dira, eta Arrasatera joan da txapela, Ane Zuazubiskarrek irabazi dauelako.

Danen arteko ariketak amaitu eta gero, epaileek erabagi dabe puntuazinorik altuena Ane Zuazubiskarri eta Aner Peritzi emotea. Buruz burukoa jokatu dabe honeek biek, eta Zuazubiskar nagusitu da, 379,5 puntugaz. Peritz be ez da urrun ibili, 375. Onintza Enbeitak jantzi deutso txapela irabazleari.

Hirugarren lekua Aitor Etxebarriazarragarentzat izan da (257,5). Lugarrenak eta bosgarrenak, Ibai Amillategik eta Mikel Retolazak, puntuetara bardinduta amaitu dabe, 243na. Seigarrena Sarai Robles izan da (233).

Benetan final polita gaurkoa, plazea beteta eta ikusleak gustora, horixe da Lilibertsoko antolatzaileek egin daben balorazinoa. Onintza Enbeita aukeratu dabe irabazleari txapela jazteko, finala Muxikan izanda erabagirik onena dala dinoe: Lilibertsorentzat erreferente bat bakarrik ez, lagun eta abenturakide fidel doguna. Jon Lopategiren herrian ezin eban beste inork jarri. Jakingo baleu zenbat maite dogun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu