ETS, Bulego eta El Drogas, Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2022-06-22 12:03   Musikea

Jaietako egitarau musikalaren parte baten barri emon dau Udalak.

ETS-En Tol Sarmiento | Ikusi handiago | Argazki originala

2022ko Bilboko Aste Nagusiko programazinoa guztiz adostuta eta zehaztuta ez dagoan arren, ospakizunetan izango diran artista batzuen barri emoten hasi da Bilboko Udala, zaleek planak egin deiezen. Kontzertuei jagokenez, urira goi mailako talde eta bakarlariak etorriko dira, oraingoz honeexek: ETS-En Tol Sarmiento, Bulego, El Drogas, Mikel Urdangarin, Ana Mena eta Dani Fernandez.

Udalak aurreratutako emonaldiok Abandoibarra pasealekuan eta Txurdinagako Europa parkean ipiniko dituen agertokietan egingo dira. Gaueko 23:30ean izango dira Abandoibarrako kontzertuak eta gauerdian Txurdinagakoak. Danetara zortzi agertoki ipiniko ditu Udalak eta emonaldi guztiak, ehun inguru, dobakoak izango dira.

Mikel Urdangarin arduratuko da programazino musikalari ekiteaz, abuztuaren 20an, jaietako lehenengo zapatuan. Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz batera aurkeztuko dau 100/25 BOS-Mikel Urdangarin ikuskizuna, Abandoibarran. Bertan joko dabe, baita be, El Drogasek (22an), Bulegok (25ean) eta Dani Fernandezek (26an).

Ostera, Europa parkera joan beharko dabe Ana Mena (hilaren 24an) eta ETS (26an) entzun nahi dituenek.

Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 20tik 28ra egingo dabe aurten eta Udalak agindu dituan dobako ehun kontzertuez gan, bestelako ekitaldi kultural eta ludiko ugari be egongo dira egitarauan. Bilboko Konparsek eurek be kontzertuak atontzen ditue txosnetan, baita beste eragile batzuek be. Ganera, jantzak, antzerkia, olgetak, desfileak, bertsoak, kirolak eta abar be ez dira faltako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu