Lorea Martiarenak irabazi dau Bota prezioa! lehiaketea Getxon
2022-06-21 10:29 Euskerea berbagaiErakusleiho bateko artikulu guztien prezioa zein dan asmatzea izan da erronkea.
Herriko komertzio eta tabernetan euskerearen erabilerea bultzatzeko Getxoko Udalak antolatzen dituan ekimenen artean dago Bota prezioa!, denda bateko erakusleihoan dagozan artikulu guztien prezioa asmatzeko erronkea. Erantzunak bialtzeko epea amaituta, gehien hurreratu dana Lorea Martiarena izan da, eta hari egokitu jako sari nagusia.
Hain zuzen be, 2.576,78 euroko balioa izan dabe, guztira, lehiaketako erakusleihoan ipinitako produktuek. Martiarenak 2.575 euro esan eban, zenbaki zehatzetik euro bi baino gitxiagora. Hortaz, ondo merezidutako saria eroan dau. Irantzu Uriarte zinegotzia egon da saria emoteko ekitaldian. Lehiaketan 601 lagunek hartu dabe parte.
Getxoko establezimenduetan konsumiduteko orduan euskerea erabiltearen aldeko sariketea izan da hau, Kaishop ekimenaren barruan. Uriarte zinegotziak zera adierazo dau: getxotarrak animau nahi dodaz establezimenduetan euskeraz egitera, udalerriko ostalaritzan eta merkataritzan erabiltea oso garrantzitsua dalako euskerearen presentzia sendotzeko.
Lorea Martiarenak be, enpresei eta Udalari eskerrak emoteaz aparte, euskerea erabilteko eta herriko dendetan erosteko deia zabaldu dau: saria asko disfrutauko dot, gauza batzuk familiagaz eta beste batzuk lagunakaz. Animau zaiteze Getxoko dendetan erosten, kalidadezko produktuak dituelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!