Xabat Illarregik irabazi dau Aramaioko III. Kopla Txapelketea

Bizkaie! 2022-06-21 08:14   Bertsolaritzea

Kanporaketa bi eta finala jokatu dira egun berean.

Xabat Illarregi, Aramaion (argazkia: Bertsoa.eus) | Ikusi handiago | Argazki originala

Pandemia aurreko ohiturak berreskuratu ditue Aramaion, Kopla Txapelketearen hirugarren edizinoa antolatuta, eta Xabat Illarregik be birusaren aurreko sasoiak ekarri deuskuz gogora. Izan be, nafar gazteak irabazi eban 2019ko edizinoa, eta 2022an barriro jantzi dau txapela.

Egun bakar batean jokatu zan sariketea, barikuan, 14 bertsolari lehian zirala. Lehenik eta behin, kanporaketa bi egin zituen, arratsaldez. Zortzi onenak gaueko finalera pasau ziran, Dukiena tabernako afalostean. 80 entzule inguru batu ziran Aramaixoko Bertso Eskolearen deiari erantzunez.

Finalisten koplak entzunda, entzuleek eurek erabagi eben Xabat Illarregik eta Eli Pagolak jokatu behar ebela buruz burukoa. Azkenik, Illarregi leitzarra ibili zan finen eta bigarrenez eroan dau Aramaioko txapela etxera.

Hau da Aramaioko III. Kopla Txapelketan parte hartu eben bertsolari guztien zerrendea: Paula Amilburu, Xabat Illarregi, Danel Herrarte, Eli Pagola, Maider Arregi, Aitor Tatiegi, Garazi Navarro, Unai Mendiburu, Sarai Robles, Joanes Illarregi, Aissa Intxausti, Beñat Iguaran, Maddi Agirre eta Aitor Etxebarriazarraga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu