Lanpostu guztiek profil elebidunak eta derrigortasun datak behar ditue
2022-06-13 13:17 Euskerea berbagaiHerritarren hizkuntza eskubideen bermean aurrerapausu sendoak behar dira.
Eusko Jaurlaritzeak iragarri barri dau 8.764 lanpostu publiko beteteko deialdiak atarako dituala, 1.686 Administrazino Orokorrekoak, 3.040 Hezkuntzakoak, 3.723 Osakidetzakoak eta 315 Segurtasun Sailekoak.
Behatokiak arduraz bizi dau lan deialdi horreek euskerazko gaitasun egoki barik atarateak herritarren eskubideen bermean izango dituan ondorio kaltegarriak, izan be, maiatzaren 23an argitaratutako deialdietan, adibidez, 1.272 lanpostutatik % 11,55ean ez da ezelako hizkuntza eskakizunik zehazten eta beste hainbestetan gitxieneko ezagutzak besterik ez dira eskatzen (% 17,53an 1. HE eta % 67,37an 2. HE). Lanpostu guztien % 5,82an baino ez da ezartzen 3. hizkuntza eskakizuna.
Hainbat lanpostu dagoz oraindino hizkuntza eskakizunaren derrigortasun datarik ezarri barik eta horrek herritarren aurreko zerbitzuetan hizkuntza eskubideak bardintasunean bermatzea kaltetu leike; horreen adibide dira urtero herritarrek izaten dituen eskubide urraketak.
Administrazino publikoetarako lanpostu guztietan euskerea ezagutzea nahitaezkoa izan ezean, herritarren hizkuntza hautua baldintzatzen da eta, ondorioz, herritarrek ezin dabe eremu guztietan euskerea eroso, bardintasunean eta ezelako albo kalte edo atzerapen bari erabili. Beraz, lan deialdietan urraketak gainditzeko aurrerapausoak eta neurriak ezarri beharrean, euskerearen aurrean malgutasuna ezartzea sano kaltegarria da. Gainera, kontuan izan behar da gaur egun ezintasunak dagozala uri eta herri batzuetako osasun etxeetan edo espezialidade batzuetan osasun zerbitzuak euskeraz jasoteko, izan be, eskubideak bermatzeko neurriak hartu beharrean, egungo urraketen egoerak errepetiduteko neurriak hartzen jarraitzen baita.
Orain hartzen diran erabagiek hurrengo urteetarako zerbitzuak baldintzatu leikiez eta herritarren hizkuntza eskubideen bermean aurrerapausu sendoak behar diranean, hizkuntzearena ez da zerbitzuen kalidadearen eta herritarren autortzearen ardatz. Bestalde, hizkuntza eskubideen autortzea osasunerako edota informazinoa bardinetasunean jasoteko eskubideakaz oso lotua dago eta, beraz, zerbitzu publikoetan horreek jasoko dituen herritarren eskubideak izan behar dira egungo zein etorkizuneko lan deialdien erdigune.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!