'Nahi dudalako!' kanpainearen lehenengo saria, Getxora
2022-06-13 12:23 Euskerea berbagaiBizkaiko 461 gaztek hartu dabe parte.
Ikasketak euskeraz egiten segidutera animetan ditu Bizkaiko gazteak Nahi dudalako! kanpaineak, Alkarbideren eskutik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eudelen laguntzinoagaz. Horretarako, urtean zehar hainbat jarduera eta zozketa antolatzen ditue eta azken asteotan 2022-23 ikasturtearen inguruko informazinoa zabaltzen ibili dira.
Hurrengo ikasturtean euskeraz ikasten segitzeko kanpaineagaz bat egin dabe Bizkaiko 16 udalerrik eta mankomunidade bik. 2022-23 kursorako matrikulazinoa zabalik dagoan epeagaz bat egin dau kanpaineak. Besteak beste, ekimenaren webgunean inkesta bat beteteko eskatu jake interesa daben gazteei, eta 461 lagunek erantzun dabe.
Inkestan parte hartu daben gazteen artean opari ugari emon ditue zozketan. Lehenengo saria, ordenagailu eroangarria, Getxoko Julio Caro Baroja institutuko Gorka Santamariari egokitu jako. DBHko 4. mailan dabil, eta aurrerantzean be euskeraz ikasteko interesa agertu dau.
Nahi dudalako! kanpaineagaz bat egin dauen udaletako bat da Getxokoa. Udalerri horretatik 49 gaztek bete dabe inkestea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!