'Villa de Bilbao' saria Lekuona baserrira joan da, Araiara (Araba)
2022-06-13 11:03 Jan edanakBizkaiko gaztai onena Txonde gaztandegiko Antxon Iturriagarena izan da.
Bizkaiko onena: Txonde gaztandegiko Antxon Iturriaga.
Bilboko Plaza Barrian, hogeiren bat gaztaigilek parte hartu dabe artzain-produktore eta Idiazabal bariedade honen lehiaketa denporaldia edegiten dauen horretan.
Lehiaketeak bigarren postuan Azkarra gaztaitegia izan eban Galarretako (Araba).
Hirugarrena, barriz, Ander Barandiaran izan da, Gaztainaditxulokoa (Idiazabal)
Gaztainaditxulo baserriaren aurrean, Gipuzkoako Idiazabal herrian, Jatorrizko Deitura Babestuaren probatzaile ofizialak izan dira epaimahaian eta hainbat kozineru eta kritikari gastronomikoez gan, ondokoa izan da azalpena: Kalidadea ona da gaztai guztietan; gaztai gazteak izan arren eta heldu barik egon arren, gatxa izan da bat aukeratzea, irabazlea oso puntu gitxiko tarteagaz erabagiten dira, azpimarratu dau Jesús Oleagak, Idiazaleko Jatorri Deiturako probaketa batzordeko kideak.
Bilboko lehiaketea, denporaldiko lehenengoa izateaz gan, inportanteenetakoa da zirkuituan Ordizia eta Gernikaren atzetik. BBK Fundazinoak eta BilbaoEkintzak bultzatutakoa da. Artzain produktoreak lehiaketa honetara datoz lehenengo gaztaiakaz, 60 egun baino gitxiagoko ontze-aldiagaz baina usain biziagoakaz.
Gazta Fest
Bagilaren 9tik 19ra martxan dago Bilboko Alde Zaharrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!