'Ortzi VS Odin', Deiedraren bosgarren diskoa plazan

Bizkaie! 2022-06-13 08:14   Musikea

Tronurik gabeko erregeak da diskoaren izenburua. 



Hau da Deiedra taldearen bosgarren diskoko lehenengo singlea: Ortzi VS Odin. Lan barri honetan, rebel folkaren errege sentiduten gara, inor ez dalako ausartu bost kontinenteetan estilo hau joten, maitatzen edo diruagaz galbideratzen. bosgarrena, paganoena, bikingoena ta rebel folk doinuez bustia.

Abestiz abesti kaleratuko dogu gure disko barria eta hemen dozue lehenengoa, Ortzi VS Odin. Disko osoaren ardatza Norvegiar mitologia izango da.

Grabaketa lanak Kapitain kobazulo studios / Andres Campuzano / JJ The Makina (JMusicrecord Studios, USA) estudioetan egin ditue.

Deiedra dira: 

Itxaso Beitia
Jokin Garcia Saez
Maria Victoria
Hibai Aiestaran




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu