Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs eta Travellin' Brothers, I. Bilbao Blues Festivalen
2022-06-10 08:19 MusikeaGaragarrilaren 29tik 31ra egingo dabe jaialdia.
Izarrez betetako kartela agindu dau Bilboko Udaleko zinegotzi Xabier Ochandianok Bilbao Blues Festivalen lehenengo edizinorako. Udaletxean egindako aurkezpenean, behinik behin, jaialdira etorriko diran artisten zerrenda dotorea emon dabe, danetara 15 kontzertu, eta baita blues generoko aitzindarien inguruko berbaldi bat, boogie woogie eskolak eta umeentzako saio pedagogikoak be, garagarrilaren 29tik 31ra.
Travellin' Brothers banda bizkaitarra egon da udaletxean egindako aurkezpenean. Izan be, Bilbao Blues Festivalen joko dabe. Nazinoarteko izar ugari be etorriko dira: Bonnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Fantastic Negrito, Raimundo Amador, Shemekia Copeland, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Blues Triumvirate, Flamingo Tours eta Micky & The Buzz.
Bob Stronger mitikoa be zerrendan dago, baina izen hori lehendik izan dau iragarrita Bilboko Udalak. Chicago All Stars taldeagaz batera joko dau Bilbon, Kim johnson eta beste musikari batzuk lagun.
Bilbon antolatuko dan lehenengo blues jaialdia dogu, errepertorio bikainduna, musika parebakoz bete nahi dogulako uria, eta mundu guztiagana heldu, adierazo dau Ochandianok. Udako ekitaldi honen bidez, blues generoaren munduko zirkuituan sartu nahi dogu.
Publiko zabala helburu, kontzertu guztiak dobakoak izango dira. Bilboren bihotz-bihotzean ipiniko ditue agertokiak, aire zabalean, Guggenheim Museoaren alboan eta Arenalean.
Zuzeneko zirkuitu musikaletan sarri agertzen ez diran artistak ekarteko ahalegina egin dabe. Festibaleko zuzendari Carlos Mallesen arabera, ganera, bluesaren barruan dagozan askotariko estiloak agertu nahi ditue: Jenteari blues generoaren barruan dagozan estilo guztiak helarazo nahi deutsaguz. Bues klasikoaz, Chicagokoaz, Blues Rock dalakoaz eta antzeko beste estilo batzuez gozau ahal izango dabe, baita boogie woogie, swing edo rock and roll klasikoaz be. Flamenkoaren ikutu bat be izango da, Raimundo Amadorren eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!