Urteotan 400 bat gazte getxotarrek egin dabe azterketa teorikoa euskeraz

Bizkaie! 2022-06-07 13:25   Euskerea berbagai

XIII. Gidabaimena euskeraz kanpainea martxan dago.

Getxoko Udalak, beste urte batez, 17 eta 23 urte bitarteko gazteak animau ditu, gida baimenaren azterketa teorikoa euskeraz egin deien, Gidabaimena Euskeraz kanpainaren bidez. Hori, Bizkaiko hainbat udalakaz alkarlanean, Alkarbide, Euskera Zerbitzuen Bilgunearen, EUDELen, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesari esker jarriko dau martxan, baita udalerriko hainbat autoeskolen kolaborazinoari esker be.

Ohiko 100 euroko diru laguntzeagaz batera, barritasuna da aurten udal webgunean (www.getxo.eus/eu/euskara) test ofizialak euskeraz eskainiko dirala eta liburu teoriko eguneratua opatuko jakeal eskatzen daben gazteei: Gazteentzako laguntza eta ekintza horreekaz, Udalak euskerearen erabilerea sustatu nahi dau eguneroko jardueretan eta, aldi berean, gidabaimena euskeraz egin ahal izateko dagoan diskriminazinoari aurre egitea be, hori nahi daben gazteek zailtasunez betetako bidea topetan dabelako, nabarmendu dau Irantzu Uriarte Euskera zinegotziak. Orain arte 400 bat gazte getxotarrek egin dabe azterketa teorikoa euskeraz.

Kanpainearen 13garren edizino honetan Udalak 756 gazte getxotarri bialduko deutse kanpaineari buruzko informazinoa etxera eta, aurrekoetan legez, 100€-ko hiru txartel zozketatuko ditu erregaia erosteko.

2021ean, 17 gazte getxotarrek jaso eben 100€-ko diru-laguntzea gida-baimenaren azterketa teorikoa euskeraz egin ondoren eta erregaia erosteko 100€-ko txartelak Irati Intxausti, Oihan Maguregi eta Jone Esteibarlanda gazteentzat izan ziran. Hirurek azpimarratu dabe ikasketak euskeraz egin ondoren gidabaimena be egitea erabagi ebela, normaltasunez eta euskerearen erabilerea sustatzeko:

Irati Intxausti: Ikasketak euskeraz egin eta gero, gidabaimena be euskeraz ataratea zentzundunena begitandu jatan. Gure hizkuntzea sustatzeko ekimen polita da.

Oihan Maguregi: Eroso sentiduten naz euskeraz ikasten. Txikitatik ikasi dot euskaraz; beraz, erraza izan da niretzat gidabaimena euskeraz egitea.

Jone Esteibarlanda: Gazte euskaldunok euskeraz egiteko eta euskerea sustatzeko tentazinoa izan beharko geunke, tentazinoetako bat gidabaimena euskeraz egitea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu