Antzerkigintzeari laguntzeko deialdia zabaldu dau Euskaltzaindiak
2022-06-07 12:42 Euskerea berbagaiEuskerazko pieza laburrak sustatzea da helburua.
2020an jarri eban martxan Euskaltzaindiak antzerki-produkzinoa bultzatzeko laguntzinoa, Bilboko Udalagaz lankidetzan. Orain, hirugarrenez egin dau deialdia, 2022ari jagokona, eta proposamenak aurkezteko epea zabalik dago, urriaren 14ra arte.
Euskerazko antzerkigintzea bultzatzea da deialdiaren helburua, batez be formatu txiki edo laburrekoa. Horregaitik, deialdira aurkezten diran testuak euskerazkoak izango dira eta 15-30 minutuko obra baterako idatziak. Areto txikietan emoteko piezak izan beharko dira. Gaia, ostera, librea da.
Euskaltzaindiak azaldu dauenez, jatorrizko testuak baino ez ditue onartuko, hau da, ezin da beste hizkuntza batzuetatik itzulitako lanik aurkeztu, ezta gidoi luzeagoen bersino laburtuak be. Bakarrizketak bai, onartuko ditue.
Oinarriak hemen.
Sari bakarra emongo dabe deialdi honetan, 800 eurokoa. Horrezaz gan, helburua euskerazko antzerkigintzea bultzatzea danez, testua oholtzara eroateko erraztasunak emongo deutsez irabazleari, Bilboko Lautan Hiru jaialdiaren 2023ko edizinoan. Ziklo horretan estreinau ezkero, beste 1.200 euro jasoko ditu irabazleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!