Aitor Etxebarriazarraga, Argi Baltza Sariketako lehenengo saioko irabazle
2022-06-06 08:47 BertsolaritzeaAjangizen hasi da bertsolari gazteen txapelketea.
Bigarren urtez dabiz egiten Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketea, Busturialdeko Lilibertso alkarteak antolatuta. Aurten, eskualdeko bertsolariak ez eze, Euskal Herriko txoko ugaritakoak konbidau ditue parte hartzera. Lehenengo saioa Ajangizen jokatu da, eta Aitor Etxebarriazarraga gernikarrak irabazi dau. Hortaz, Muxikako finalean kantauko dau.
Irabazleak 203,5 puntu batu ditu. Haren atzetik, bigarren izan da Aner Peritz, 196 puntugaz, eta hirugarren Sarai Robles, 184,5egaz. Peru Abarrategi (181,5), Jone Larrinaga (178) eta Iker Uriarte be (161) oholtzan izan dira. Aurkezle eta gai jartzaile lanetan Zihara Jainaga ibili da.
Beste kanporaketa bi izango ditu Argi Baltzak, Muxikako finala baino lehen. Gautegiz Arteagan izango da hurrengo saioa, hilaren 12an. Mikel Retolaza, Janire Arrizabalaga, Unai Mendiburu, Irune Basagoiti, Ane Zuazubiskar eta Aitor Servier entzun ahal izango doguz oholtzan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!