Ane Labakak irabazi dau II. Señora Sariketea

Bizkaie! 2022-06-06 08:29   Bertsolaritzea

Aner Euzkitze eta Ane Labaka Mayozek jokatu dabe buruz-burukoa.

Goraino betetako Leitzako Herri Aretoan Ane Labaka Mayoz da II. Señora Sariketako pameladuna. Leitzako Herri Aretoan jokatutako finalean irabazi dau sariketea, Aner Euzkitzegaz buruz-burukoan ibili ondoren.

Kanporaketa bakotxetik sailkatutako bertsolari bigaz batera kantau dabe gonbidatu bereziak izan diran señora biek be. Bigarren edizinoan, Erika Lagoma Pombar eta Uxue Fernandez Lasa izan dira ohorezko señora biak. Señora gonbidatu biakaz batera, oholtzan izan dira Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Aner Euzkitze eta Sarai Robles Vitas bertsolariak. Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses arduratu dira gaiak jarteaz eta Rosi Lazkanok kantau ditu propio jarritako bertsoak.

Aitatutako sei bertsolariakaz batera, Herrialde Katalanetatik etorritako glosadore emakumeek be kantau dabe finalean eta eurena izan da finalari hasierea emoteko ardurea. Danetara, zazpi glosadore etorri dira Señora Sariketea ezagutzera. Hareetatik hiruk kantau dabe hasierako agurra: Aurora Brullet, Laia Pedrol eta Berta Llos izan dira oholtzan.

Danetara, hamalau bertsolarik parte hartu dabe emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identidadeen ikusgarritasuna bilatzen dauen lagunarteko txapelketan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu