Bilbon euskerearen erabilerea sustatzeko hitzarmena sinatu dabe
2022-06-03 12:53 Euskerea berbagaiSinatzaileak Bilboko Udala eta Euskaltzaindia dira.
Juan Mari Aburto alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak berretsi egin dabe Udalak eta Euskaltzaindiak orain hogei urtetik hona daben konpromisoa, euskerearen normalizazinoan laguntzeko jarduerak eta ekimenak atondu eta jorratzeko.
Hitzarmen horretan, hizkuntza arloko aholkularitzea, berbaldiak eta hizkuntzea suspertzeko eta euskal kulturea zabaltzeko jarduerak eta barrikeldiak sartzen dira eta, era berean, Blas de Otero. Una letra impagada. Ordaindu gabeko letra obrea argitaratzea be.
Euskerearen erabilerea normalizau eta zabaltzeko, Bilboko Udalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) dauka eta plan horren hiru helburuak dira euskerearen transmisinoa, erabilera soziala eta hizkuntzearen kalidadea. Hitzarmen horri esker, aurrera egingo da eginkizun horreetan eta, gainera, Euskaltzaindiagaz alkarlanean. Euskaltzaindiak bermatzen dauelako euskerearen normalizazinoak eskatzen dauen estandarizazinoa eta euskereak bizirauteko arlo guztietan behar duen bultzada.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko euskaltzainburuak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe gaur goizean, Bilboko urian euskerearen erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko. Euskaltzaindiak eta Udalak berretsi egin dabe orasin urte batzu hartutako konpromisoa, euskerearen normalizazinoan lagunduko duten jarduerak eta ekimenak elkarrekin garatzekoa.
Hitzarmen hau urtero sinatzen da eta bertan ezartzen da Euskaltzaindiak Bilboko Udalari lagunduko deutsola Bilbon euskera lantzen eta plazaratzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!