AEK-ren 2022-2023 ikasturteko aurretik izena emoteko zabalik dago

Bizkaie! 2022-06-03 08:03   Euskerea berbagai

Foruko barnetegia urte osoan edegiko dogu.

Eskaintza berezia/ Euskera-ikastaroak/ 100 euskaltegi baino gehiago Euskal Herri osoan/ AEKren webgunean nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke.

Bagilaren 30a baino lehen aurrematrikulea egiten dabenek honako onura hau izango dabe: % 5eko deskontua 22-23 ikasturteko matrikulearen prezioan.  Aurrematrikulearen prezioa (lehenengo ordainketea): 100 euro.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

'Oso pozik gagoz aurtengo ikasturtearen aurrean, batetik, pandemiaren eragina euskaltegietatik guztiz desagertzen doalako eta, bestetik, aurten aurreko ikasturtean baino % 5 ikasle gehiago matrikulau diralako euskara-ikastaroetan. Orain, datorren ikasturtea atontzen gabiz eta gure helburu nagusia da jente gehiagorengana heltzea, holan, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu eta autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua be eskainiko ditugu; era berean, Foruko barnetegia urte osoan edegiko dogu.

Izen-emoteak eta informazinoa: AEKren edozein euskaltegitan eta ondoko telefonoetan: 673 200 100 eta 946 464 000.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu