Hala Birala! martxan, Bilbon

Bizkaie! 2022-06-02 08:24   Euskerea berbagai

Euskerazko aisialdi programa barria da, dobakoa, 11-12 urte bitartekoentzat.

Asmoa da edadeko txikikoek ikastea, olgeta eta jarduera dibertigarrien bidez, era bateko eta besteko sare sozialetan euskerazko edukiak sortzen, editetan eta alkarbanatzen, erraz eta segurtasunez, eskolatik kanpo eta aisialdian euskerea erabili deien sustatzea.

Programea Euskerearen Etxean gauzatuko da, bagilaren 27an, 28an, 29an eta 30ean. Zortzi tailerrotan, egun bakotxean saio bi izango dira, bat goizez, 10:00etatik 13:00era eta bestea arratsaldez, 15:30etik 18:30era. Tailer bakotxean, 4 talde eratuko dira eta bakotxean 10 parte hartzaile izango dira eta danetara 320 plaza eskainiko dira.

Parte hartzeko, izena emon behar da aldez aurretik hemen bagilaren 13ra arte.

Bilboko Udalak, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean, martxan jarri dau euskerazko aisialdi-programa hau, Hala Birala! izenekoa, 11 eta 12 urte bitarteko edade txikikoentzat (2010-2011 urteen artean jaioak).

Gainera, tailerrak doban dira eta lagundu egingo deutse familiei udako oporraldietan lan-bizimodua eta familia-bizimodua buztartzen.

Hala Birala! programeak B-tuber programea ordezkatuko dau, edade txikikoentzako udal programea azken hori be baina Youtube baino lantzen ez ebana. Udalaren eretxia da beharrezkoa dala gaiak eta edukiak gehiago eta askotarikoagoak izatea, beste sare sozial batzuk be sartu daitezan, gazteek erabilten dituenak, besteak beste, Instagram, twitch eta tik tok. Egungo jokera eta erreferenteei helduko jake eta nabarmendu egingo dira euskerazko edukiak alkarbanatzen dituenak; era berean, edukiak sortzeko teknikak landuko dira eta gogoeta kritikoa be bai.

Interesdunek, programautako 8 saioetako bakotxean parte hartu ahal izango dabe eta, horretarako, Bilboko Udalaren webgunean emon behar dabe izena eta bagilaren 1etik 13ra dago horretarako aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu