Donostiako Mary Ward Ikastetxeko Estíbalitz Zubeldiak irabazi dau euskera saria

Bizkaie! 2022-05-31 13:23   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Coca-Colaren 18. Euskerazko Narrazino Laburren irabazleak hartu ditu.

Literatur kritikariek osotutako epaimahaiak eskualde bakotxeko istorio kontalari gazte onenak aukeratu ditu, orain lehiaketearen fase nazionalera igaroko diranak. Sarituek diplomea eta sariak jaso ditue gaur Adolfo Arejita euskaltzaindiako idazkariaren eskutik.

Donostiako Mary Ward Ikastetxeko Estíbalitz Zubeldiak irabazi dau Lehiaketea. Gasteizko Paula Montal Ikastetxeko Olaia Ibisatek irabazi dau kategoria Arabako probintzian eta Portugaleteko Asti-Leku Ikastolako Mari Mendikotek Bizkaikoan. Nafarroan, San Fermin Ikastolako Mikel Ongay izan da irabazlea.

Edizino honetan, DBHko 2. mailako 236 ikaslek, danetara 35 ikastetxetakoak, parte hartu dabe idatzizko probetan.

Gazteek estilo muga barik eta gaztelaniaz, euskeraz, katalanez, galegoz eta balearreraz kontetako aukereagaz. Testuak idazleen istorioen, arduren, etorkizunari begiratzearen eta talentuaren islarik leialena izateko.

Euskerazko erabateko irabazleak Sormen Inmersinoko Programa bat izango dau bagilaren amaieran, eskualdeetako irabazleen arteko bizikidetzea sustatuko dauen esperientzia bat, hareentzat diseinautako literatureagaz eta sormenagaz lotutako jarduerakaz.

Luis Piedrahita izan da gala autonomikoan gidari

Irabazle autonomikoek Luis Piedrahita magoak gidatutako online gala batean iragarri dabenez, parte-hartzaileek euren ikastetxeetatik gozau ahal izan eben, ikaskideakaz euren izenak irabazleen artean ete egozan jakiteko momentua konpartiduta.

Talentu Gazteen Lehiaketea Coca-Colak gazteentzat esperientzia ahaztezinak sortzeko dauen konpromisoaren barruan kokatzen da. Lehiaketearen edizino barri bakotxean, dagoeneko 12 miloe gazte baino gehiago igaro baitira, parte-hartzaileek harritu egiten gaitue euren irudimen, sormen eta zintzotasunagaitik eta euren kontakizunakaz gure herriaren eta gure garaiaren argazki sozial eta kulturala eskaintzen deuskue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu