Bagilaren 5ean amaituko da 35. Bertako metal, pop rocka erakustaldian izena emoteko epea

Bizkaie! 2022-05-31 10:48   Musikea

Kontuan izango dira emakumeek osotutako taldeak eta euskeraz egindako lanak.

Bizkaian bizi diran bakarlari eta taldeak aurkeztu ahal izangoko dira. Taldeen kasuan, kideetako batek, gitxienez, Bizkaian erroldauta egon beharko dau.

Jazza kenduta, edozein estilo onartuko da, metalaren, poparen eta rockaren barruan, edozein aldaera eta estilotan; kontuan izango dira emakumeek osotutako taldeak eta euskeraz egindako lanak.

Musika-artistek eta taldeek datorren domekara arteko epea (bagilak 5) izango dabe Aste Nagusia 2022ko Bertako Metal, Pop Rocka erakustaldian parte hatzeko izena emoteko.

Aste Nagusiko erantzun handieneko ekitaldia da eta bertan parte hartzeko, interesdunek izena emon beharko dabe udal webgunean. Bizkaian bizi diran bakarlari eta taldeak aurkeztu ahal izango dira. Izena emon gura daben talde eta artistek, formularioa bete eta ondokoak aurkeztu beharko ditue: lau kanta original (mp3 edo wav formatuan), erretratu bat (jpg, bmp edo png formatuan) eta artistearen edo taldearen historiala/biografia (doc, docx edo pdf formatuan).

Jazza kenduta metalaren, poparen eta rockaren barruko musika-estilo guztiak onartuko dira, aldaera eta estilo guztietan. Hamasei talde eta artistak aukeratzeko, epaimahaiak (kazetari eta kritikari musikalek eratuta egongo da) aintzat hartuko ditu emakumeek eratutako taldeak eta euskeraz egindako lanak.

Hitzordu musikal horren bitartez, Bilboko Udalak plataforma izan nahi dau etorkizun oparoa daben gazteen talentua zabaltzeko eta pandemiak eragindako urte biko geldialdiaren ondoren, jaietan, aurrera doazen artista eta banda barrien proposamenak doban eta zuzenean entzuteko.

Oinarriak irakurri hemen.

Lehiaketea 1985ean martxan jarri ebenetik, danetara 542 talde eta bakarlarik parte hartu dabe eta horreetako batzuk egungo musika-eszenako talde garrantzitsu bihurtu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu