'Bizirik Ez Bagaude' (2022) da Muganen lehen diskoaren izena

Bizkaie! 2022-05-31 08:16   Musikea

Diskora zortzi kantgu batu ditue.



Rockaren eta poparen nahasketatik harago doazen doinuak batu ditu Mugan taldeak. Letrakaz zazpikoteak mezu argia bialdu nahi izan dau: Sentiduteko beharraren aldarrikapena da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen dauenaren inguruko hausnarketea. Bizirik egoteko, sentiduteari bildurra galdu behar deutsagula dinoe. Taldeak aldarrikatzen duaen sentimendu hori irudikatzea helburu, egitura fisiko bat erabili dau. Sentimendu hori baita kantu honeen egiturea, bizkarrazurra.

Abestiak MIK Estudioan produzidu, grabau, eta nahastau ditu Maikelek eta produkzinoaren ardurea Mikel Irazokirena izan da. Azkenik, Estanis Elorza (Dr Master) izan da masterizazinoan lan egin dauena. Gainera, abesti batzuetan, Idoia Asurmendi, Asier Beramendi eta Jonxa Oiartzabal musikarien ekarpenak gehitzeko aukerea izan dau Mugan taldeak.

Diseinua hainbat artistakaz egindako alkarlanaren emoitzea da: Idea eta marrazkiak Alex A. Aranbururenak dira. Digitalizazinoa eta konposizino estetikoa, barriz, Ganbara Diseinuak taldearen eskutik heldu dira.

Bizirik ez bagaude diskoa maiatzaren 27an argitaratu eben eta, ezustekorik ezean, bagilaren 3an Donostian aurkezpen kontzertua egin ondoren, herriz-herri bueltaka ibilteko momentua izango dau Mugan taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu