Milaka lagun hurreratu dira Bilbora eta Arrigorriagara ikastolak eta euskal kulturea babesteko

Bizkaie! 2022-05-30 07:45   Euskerea berbagai

Pandemiaren osteko lehen Ibilaldi handia.

Goizean goizetik milaka lagun hurreratu dira Bilbora eta Arrigorriagara, Abusu ikastoleak atondutako Ibilaldira: Eguraldia lagun, pandemiaren osteko lehen Ibilaldi handia izan da, handia. Balorazinorik baikorrena. Desiratzen genduan eguna bete da. Giro parebakoa, bai eguraldiarengaitik, bai eta Bilbora eta Arrigorriaga heldu dan jentetzearen aldetik be. Gogotsu emon ditue orduak disfrutetan egun handirako atondutako egitarauaz, gune batetik besterako txangoaz, musikaz, jantzaz eta askotariko ikuskizun eta tailerrez. Txiki zein handi izan, danentzako egun pasa zoragarria egiteko aukerea, danak ibili dira ikastolaketa euskerea babesten.

Jaia eta aldarrikapena

Bizkaiako ikastolen jai handia, euskeraz eta euskal kulturaz gozetako eta horreek babesteko jaia da, ikastolen jai guztiak bezelaxe. Baina aldarrikatzeko jaiak be badira. Gaurko ekitaldian, Ibilaldia Kultur Elkarteko lehendakari Josune Bañalesek aldarrikapen egin bi ditu: Pandemia garaian euskereak eta euskal kultureak galdutako esparruak berreskuratu behar doguzala; asteon Soziolinguistika Klusterrak eginiko kale neurketea aztergai hartuta, euskerearen erabilerearen beheranzko jokerea eten egin dala. Pasau ditugun urte gogor bi honeek aintzat hartuta, ez da albiste txarra, esan dau. Baina, ikerketa horren beste aldeak erakusten deusku euskerearen egoereak geldialdian segiduten dauela. Ez da atsegina egoera hau. Ikastolak ez ginan sortu euskereak irauteko; euskerearen egoerea iraultzeko jaio ginan, euskeraz egiteko eta euskeraz eragiteko. Horretan gabiz eta horretan jarraituko dogu, azaldu dau Ibilaldia Kultur Alkarteko buruak.

Hezkuntza Legea, eskola segregazinoa eta jaiotzen beherakadea be aztertu ditu, izan be, erronka bi horreei erantzuteko tresna eraginkorrena planifikazinoa dala esan dau: Planifikazinoa bai, baina danontzako erispideide berberak ezarriz eta gardentasun osoz jokatuz, zehaztu dau Bañalesek; Eta arreta berezia ezarrita ikastetxe txikiei, ezin baita errezeta bera erabili bi, hiru edo lau lerrotako ikastetxeentzat eta bakarra dabenentzat, handi edo txiki izan, guztiek beteten dabe-eta herri honetan, oinarrizko eginkizuna: gure seme alabak heztea.

Abusutik Ondarrura

Egun osoko jaia izan arren, datorren urteari begira dago Ibilaldia eta 2022ko jaiari hasierea emoteko ekitaldian bertan pasau deutso Ibilaldiaren lekukoa Abusu Ikastoleak Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastoleari. Ondarrutarrak Abusukoak beste gogotsu ibiliko dirala adierazo dabe 2023ko Ibilaldia atontzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu