23 artista maiatzaren 28an Bilbao BBK Live-ren atariko Hirian ekitaldian
2022-05-26 12:20 MusikeaSartzea doban. 12:45ean hasi eta 23:00etan amaituko da.
Santutxuko kaleetan jarritako lau agertokietatik askotariko talentu eklektikoenak igaroko dira. Hirian Bilboko kaleetara bueltauko da barriro, Bilbao BBK Live jaialdirako motorrak berotzeko asmoz. Sartzea doban da eta maiatzaren 28an izango da, Santutxu auzoan, urtero lez, kultura eta aniztasuna hurreratuz Bizkaiko uriburuko auzoetara.
Hirian ekitaldia 12:45etik 23:00etara izango da; horri esker, auzo enblematiko honetako kale eta plazetan abangoardiako musika-programazino eklektikoa izango dogu.
Danetara 23 artista izango dira Karmelon kokatutako lau agertokietan.
Karmelo
Karmelo plazan joko dabe The Limboos eta beren r&b latinoa eta horreen atzetik Amaia Tirapuren Kokoshca taldea. ZA! bikoteak La MegaCobla eta Tarta Relena musikariakaz batera sortutako ZA & La TransMegaCobla proiektu barria; Potato Punky Party Reggae taldea; Sex Museum eta Biovac buru dauen Aviador Dro.
Cocherito
Soy maricón abestiaren egilea, Z belaunaldiko ahots disidenteena, performerra eta queer abeslaria den Samantha Hudsonek emango dio hasiera ikuskizunari Concherito agertokian, ukitu antifaxistak, erlijiosoak eta biziki ironikoak dituen Liquidación Total show berriarekin; horren ondoren, punkaren historikoak diren Borrokan, Çantamartaren neo soul, hip hop eta house fusioa, Samuraï ren pop itsaskor eta generazionala, Yung Prado eta David Burgués-en La Élite proiektua, eta Estatuko trap-aren aitzindari eta erreferente den Albany. Agertoki hori Cocherito plazan egongo da.
Zumalakarregi
Zumalakarregi agertokia Haro plazaren atzeko aldean egongo da, Zumalakarregi etorbidearen ondoan eta talentu barri eta urbanoena batuko da bertan; esate baterako, Mutiko, Tattaa eta Denso raperoak, Euskoprincess Lehendakaria, Maria Escarmientoren amodiozko letra perreagarriak, L’Haine eta rap eta r&b estiloetatik eratorritako bere trap-a, HOFE x 4:40 proiektuaren bi milako hamarkadako soinuak, MDAren trap eta hyperpop doinuak eta moldakortasuna eta, amaitzeko, Granadako Plasaporros kolektiboa, musikea eta jaia buztartuta.
Basoa in the city - Arsuaga
Doinu elektronikoen txandea Arsuaga - Basoa in the city agertokian izango da; agertoki hori zona esaten jakon gune ezagunean egongo da, eta bertan arituko dira Tronis herriko ikonoa, Yung Prado dj eta ekoizlea, Chica Gang kolektibo madrildarreko Rocío eta GAZZI, generoaren irakurketa subersiboenaren erakusgarri.
Hirian ekimenaren bitartez talentua indartu eta publiko guztiengana hurreratzea da asmoa, betiko taldeakaz batera proposamen ezagunenak be eskainita. Sartzea doban izango da, Bilboko Udalaren eta Cervezas San Miguel etxearen babesari esker. Ekitaldira hurreratzen diranek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezian erosteko aukerea izango dabe, maiatzaren 28an, zapatuan, Santutxun.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!