'Badon' da AEK-Korrika Kultur Sorkuntzako Bekearen irabazlea
2022-05-26 09:23 Euskerea berbagaiErtzean geratu diran gorputzen ahotsak plazara ekartea da proiektuaren asmoa.
AEK-Korrika Kultur Bekearen aurtengo deialdiaren ebatzia emon dabe antolatzaileek. Badon izeneko proiektua lagunduko dabe beka horren bidez, ertzean geratu diran gorputzak plazara ekarteko asmoa izango dauen sormen laborategia, disziplina artistikoen arteko gogoeta kolektiboan oinarritua.
Deialdira hamahiru proposamen aurkeztu dira. Epaimahaian Maria Rivero, Amaia Merino, Aguxtin Alkhat, Yurre Ugarte eta Irantzu Lekue egon dira eta aho batez hartu dabe erabagia.
Asier Amondo AEK-ko kide eta Korrikako arduradunak emon dau proiektu irabazlearen barri. Beragaz batera agertu dira Badon aurrera eroango daben sortzaile bi, Olatz Salvador eta Ines Osinaga. Biak musikearen mundukoak diran arren, beste disziplina kultural ugaritako sortzaileen alkarlana beharko dabe proiektua gauzatzeko: euskal literaturea, musikea, arte plastiko eta bisualak, antzerkia, jantzea...
2023ko zemenditik 2024ko apirilera bitartean aurkeztuko dabe proiektuaren emoitzea, Korrika Kulturalaren programazinoaren barruan. Izan be, hurrengo Korrika 2024ko udabarrian izango da. Badon egitasmoa gauzatzeko 23.000 euroko laguntzinoa izango dabe bultzatzaileek.
Badon aurkezteko formatu zehatza ezin izan dabe aurreratu, bidean egindako lanketearen araberakoa izango dalako. Edozein kasutan, artista garaikideen arteko zubiak eregi eta emonaldi transmedia interdisziplinarra izango dala ziurtatu dabe Salvadorrek eta Osinagak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!