Itsuentzako bideo-jokoen bila munduko lehen Game Jam txapelketea Bilbon
2022-05-25 13:41 KultureaLanak aurkezteko epea bagilaren 20tik garagarrilaren 10era izango da.
GameKonearen sortzaileak eta ONCE Gizarte Taldeak munduko lehen Game Jam ekimena martxan jarriko dabe datorren bagilaren 20an. Bertan, sortzaile eta artista parte-hartzaileek ondoko arauak bete beharko ditue: irisgarritasuna, originaltasuna eta persona itsuentzako inklusinoa bideo-jokoetan sartzea, eskuko telefonoetarako edo PCrako diseinetan dituen jokoak, hiru asteko iraupena izango dauen esperimentazino eta talentua ardatz izango dituan ekimenean.
GameKonea JAMen webgunean bagilaren 20tik garagarrilaren 10era eskuragarri egongo dan formularioaren bidez bialdutako proposamenak epaimahai batek aztertuko ditu eta hor izango dira bideo-jokoetan adituak, ONCEren Tifloteknologia eta Barrikuntza Zentroko teknikariak eta aisialdi mueta hori maite daben persona itsuak. Hainbat arlo balorauko dira, jokoen kalidadea, erabateko irisgarritasuna, ikusmen-urritasunekoei egokitutako mekaniketan daben originaltasuna, baita olgeten aurkezpena be.
GameKonea JAMek Eusko Jaurlaritzearen babesa dau eta, horrezaz gan, Reconectados bideo-jokoen podcastaren laguntza eta aholkularitza espezializatua be badau.
Jam edo hackathon honek lau kategoriatan banatzen ditu sariak: GameKonea JAMeko Joko Onena, 1000 €-ko sariagaz; euskerazko jokorik onenari emoten jakona, Label Jokorik Onena, 300 €-ko sariagaz; Joko-mekanikoetarako Irisgarritasun Onena, 300 €-koa; eta Senior Jokorik Onena, 300 €-koa.
Kategoria guztietako joko irabazleak garagarrilean jakinarazoko dira.
Abangoardiako teknologiak eta aisia irisgarria oinarrizko zutabeak dira ikusmen-urritasuna daben personen bizi-kalidadean. Gorka Andueza GameKonea JAMeko koordinatzailearen arabera, persona itsuen kolektibo erraldoiak gero eta gehiago eskatzen dau bideo-jokoaren industrian parte izatea eta hori oso ondo ahalbidetzen dabe gaur egungo idea barritzaile eta teknologiek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!