Daroa hirukoteak kantu barria dakar: 'Izar artean'

Bizkaie! 2022-05-25 10:21   Musikea

Euskal eszena elektronikoan proiektu barria da.

Bueltan da Daroa hirukotea, Donostialdean sortutako proiektu barria da Daroa euskal eszena elektronikoan. Denporaldi luzez estudioan, bide barrien bila ibili ostean, indartsu dator Daroa. Soinu freskoa eta zuzena: Barritzea gustoko dogu, guretzat garrantzitsuena transmitidutea da. Heltzea. Entzuleek, egiten doguna sentidutea.

Run Down Music-eko estudioetan grabau da, Carl Watermark eta Xabi Dantzalekuren gidaritzapean. Eta kantuaren berbak, barriz, Julio Vila Albert idazle-musikariarenak dira.

Izar artean

Bi urte t'erdi
igaro dira jada;
baina niretzat
egun bakarra izan da...
Ez zaude nire alboan,
ez daukat erantzunik,
ez dakit nola estali zure hutsa.

Beti nire argia izan zara,
nire giltza magikoa,
zeru urdinen sortzailea.

Ez dut inoiz etsiko, laztana,
eta izar artean
ikertu eta gero
elkartuko gara...

Zure atzetik,
milaka eta milaka
bihotz apalen
ezusteko joatea
jasan behar izan nuen,
lau pareten artean,
zuk bidalitako seinalearen zain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu