Bilboko gazteak, 14. European Youth Music Festival-en

Bizkaie! 2022-05-24 12:36   Musikea

Hari Txiki taldeko hamar kide Luxenburgora joango dira asteon.

Bilbao Musikako ikasle gazteak (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Kontinente osoko musikari gazteak batzen dituan Remix 22 European Youth Music Festival jaialdira Bilboko ordezkariak be joango dira aurten, Luxenburgon egingo dan 14. edizinora. Hain zuzen be, Bilboko Musika Eskolako ikasleen Hari Txiki taldeko hamar kide joango dira Esch-sur-Alzette herrira, maiatzaren 26tik 28ra.

Aitana Fernández del Río, Ixone Ceballos Rodríguez, Uxue Alonso Subinas, Yuk Fai Wong, June Fernández Remírez, Laia Wrana Sainz de Murieta, Eneko Elola García, Mario Alonso Ruiz, Emma Ortiz Céspedes eta Markel Arberas Alfonso izango dira Hari Txikiko ordezkariak Luxenburgon.

Loreto Alfonso irakaslearen zuzendaritzapean joko dabe gazteek, eta Bilbao Musikako harizko ataleko beste irakasleek be lagundu dabe prestakuntzan. Marta Fernandez pianisteak lagunduko deutse Luxenburgoko emonaldian.

Talentudun gazte askogaz egingo dabe topo euskal gazteek jaialdian, Europa osoko 1.500 bat musika-ikasle batzea dalako antolatzaileen aurreikuspena. Hiru eguneko egitarau potoloan 400 kontzertu inguru dagoz.

Bilbao Musikakoen kontzertua eguenean, hilak 26, izango da, Stage Industrial agertokian, Rock'n'roll etorbidean. Biolinak, biolak eta celloak oinarri dituan errepertorioa joko dabe, Twinkle Re Mayor, Old Mcdonald eta El caballo de Búfalo Bill piezak tartean dirala. Programa dibertigarria da, ikasleentzako era honetako lehenengo esperientzia musikala izango dalako.

Kultura eta jatorri ugaritako musikariak ezagutzeko eta esperientziak konpartiduteko aukera parebakoa izango da Remix 22 European Youth Festival. Ganera, jaialdiak ikusgaitasun handiagoa emon nahi deutso musika eskolek egiten daben lan ikaragarriari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu