2022/06/04 10:30-13:00
Elorrioko Iturri Kultur Etxean. | Jardunaldiak'Funcor: kooperatiben Elorrioko hazia'
Funcor kooperatibeari buruzko jardunaldia. 1955ean sortu eban Funcor enpresea Andoni Esparza Gallastegi elorriarrak eta 1970era arte izan eban jarduna.
Galdategia eta nekazal makinaria fabrikea baino gehiago izan zan. Euskerazko lehen ikastolea sortu eban, goi mailako ikasketak egiteko laguntzak emoten hasi zan lehenengoetakoa, Jorge Oteizaren kolankidetzeagaz esperimentazinorako arte unibersidadea sortu zan, txirrindulari talde profesional bat bultzatu eban, Ama Lur filma finantziau eban, Laboral Kutxaren sorrerearen hazietako bat izan zan... Baina, salaketa, epaiketa, polemika eta urteetako mina eragin eban Funcorren amaiereak.
Elorrion ez da ia berba egin jazotakoaz eta Andoni Esparza hil zala 10 urte beteko diranean, minak gainditzeko ariketa bat egin eta Funcor zer izan zan ezagutzera emoteko jardunaldia egingo da Elorrion.
Goiz bateko jardunaldian, Funcor izan zena ezagutzera emoteko hainbat berbaldi labur izango dira:
Lekua: Elorrioko Iturri Kultur Etxean.
Ordua: 10:30-13:00
Izena emotea: gerediaga@gerediaga.eus / 946818066
Andoni Aizpuruk aurkeztutako berbaldi laburrak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!