'Borderland', Marta Egileorrek zuzendutako operearen estreinaldia Bilbon
2022-05-20 08:17 MusikeaBBK Aretoak produzidutako lehenengo operea da.
Ganbera-operea, nortasunaren muga-nahasmendua dauen persona baten gorabeherak kontetan dituana. 1884an, C. Hughesek Borderland deskribidu eban osasun mentalaren muga lez baina guri jagokun piezeak muga-nahasmendua dauen persona baten gorabeherak kontetan ditu. Protagonisteak bere burua bizirik irauten dauen besarkada iraunkorra, bere munduan kulunkatzen dana: Borderland. Linbo horretan normalak dirala emoten dabe, lekurik ez daben mundu neuronormatibo horretan sartzen ahalegintzen dira. Elle da bere bizi-esperientzia kontetan dauen protagonistea.
Borderland opereak persona hipersentikor baten sentimendua azaltzen dau eta edozein gatazkaren aurrean hilten ez sentiduteko burrukan dabil eta, aldi berean, ikusleari erakusten deutso danok ditugula Elleren ezaugarriak (Borderline), baita nortasunaren nahasmendua dauen persona batena be.
Bilboko BBK Aretoan maiatzaren 20, 21 eta 22an
Fitxa teknikoa:
- Musikea: Igor Escudero.
- Testua: Marta Eguilior.
- Zuzendaritzea eta espazio eszenikoa: Marta Eguilior.
- Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
- Argiztapenaren diseinua: El señor del bombín.
- Elle: Ruth Gonzalez sopranoa.
- Pianoa: Carlos Calvo Tapia.
- Txeloa: Irene Celestino.
- Off ahotsa: Darío Paso Jardiel.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!