'XXX' bildumako single eta bideo barria dakarz Piztiak taldeak: 'Barrun Barrukuk'

Bizkaie! 2022-05-18 10:06   Musikea

Maiatzaren 19an, akustikoa eskainiko dabe Tolosan.

Pandemiako giro klaustrofobikoan norberaren barrurako bidaia introspektiboa proponiduten dau Piztiak taldearen Barrun Barrukuk kantuak.

Ekintzarako aldarriari eutsiz, bakotxak dogun kapazidadea geure ingurua aldatzeko, atxakirik barik, kritika barik, proposamenak eta norberaren ardurak onartuz, beste inork ezer egiteko zain egon barik. Gauzak, proiektuak, amesak aurrera egiteko deia.

Izar Aranbarri Lakak jarri ditu abotsak eta aktoreak Ekhi Herrera Gardezabal eta Sare Urizar izan dira.

Kamerea, argiak eta zuzendari laguntzailea izan da Izar Aranbarri Laka.

Gidoia, animazinoak, artea eta errealizazinoa Josu Aranbarri Aramaiorenak dira.

Feat: Izar Aranbarri Laka.

Entzun bideoa hemen.

Hurrengo kontzertuak:

Maiatzak 29 18:00 3taberna, Tolosa (akustikoa).

Garagarrilaren 2an, 19:30ean, Zubi punta, Erratzun.

Garagarrilaren 24an, 19:00retan, Pleka, Saran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu