Amaia Iturriotz Etxaniz eta Aner Euzkitze dira aurtengo lehen señora finalista biak

Bizkaie! 2022-05-16 08:16   Bertsolaritzea

Hendaiako Enbata gaztetxean jokatu dan kanporaketan eskuratu dabe txartela.



Sarrera guztiak agortuta, astegoienean, Hendaiako Enbata gaztetxean jokatutako kanporaketan, Amaia Iturriotz Etxaniz eta Aner Euzkitze dira aurtengo lehen señora finalista biak eta finalerako txartela irabazi daben biak. Sei bertsolarik kantau eben Hendaian: Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Euzkitze, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Josune Aramendi Perez eta Paule Loizaga Legarra.

II. Señora Sariketan, bigarren kanporaketea Laudion izango da maiatzaren 21ean, Laudion, Aiaraldea Ekintzen Faktorian, arratsaldeko 18:00retan; kantauko daben bertsolariak: Irati Anda, Andere Arriolabengoa, Ane Beloki, Ane Labaka Mayoz, Sarai Robles eta Leire Vargas. Gai-emoilea: Amaia Agirre. 

Finala, barriz, bagilaren 4an izango da Leitzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu