Unai Andak irabazi dau azken final laurena, Aramaion
2022-05-16 07:53 BertsolaritzeaAndere Arriolabengoa, Oihane Perea eta Felipe Zelaieta be finalaurrekoetan izango dira.
XV. Arabako Bertsolari Txapelketako final laurenetako fasea asteburuan amaitu da, Aramaioko azken kanporaketea jokatuta. Unai Anda izan da irabazlea eta, hortaz, zuzenean lortu dau finalaurrekoetarako txartela. Saio guztietako puntuazinoak batuta, hurrengo kanporaketan parte hartuko daben bertsolari guztien izenak be badakiguz.
Epaileek 241,5 puntu emon deutsez Unai Andari, eta Andere Arriolabengoak 234 batu ditu. Ez da urrun ibili Oihane Perea (232,5). Laugarren Felipe Zelaieta izan da (227), bosgarren Manu Bendala (213) eta seigarren Asier Rubio (203,5). Gai jartzaile Aintzane Irazusta ibili da.
Honenbestez, fase honetako saio guztien puntuak batuta, Andere Arriolabengoak, Oihane Pereak eta Felipe Zelaietak be finalaurrekoetan kantetako txartela eskuratu dabe, Unai Andagaz batera. Saio bi jokatuko dira hurrengo fase horretan, eta honeek dira sailkatutako bertsolariak:
Araian, maiatzaren 28an: Andere Arriolabengoa, Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Maddi Agirre, Oihane Perea eta Unai Anda.
Izarran, maiatzaren 29an: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!