Akotzaren Bide ederra, Lapurdiko Getarin

Amaia Larruzea 2022-05-13 09:53   Ibilian-ibilian

Aukera ugari dagoz: hondartzetan edo auzorik auzo, dana inguru berdeetan.

Ipar Euskal Herria. Bertara abiatuko gara gaurkoan. Aurrekoan, Gipuzkoan dagoan izen bereko herrian egindako ibilbideari buruz egin genduan berba; oraingoan, ostera, Lapurdiko Getarira joango gara, itsasoa eta mendi eta baso ibilbide ederrak buztartzen baitira bertan.

Behin Donibane-Lohizune pasata eta Getarirantz abiatzean, hainbat aukera ditugu. Lehenik eta behin, herrira bertara sartu gintekez, eta horretarako, turismo bulegora, frontoira eta udaletxe ingurura hurreratu gaitekez, eta handik trenbide ingurura joan, zubi ingurutik. Bigarrenik, oraingo honetan egin neban bidea dogu, hau da, Getarira bidean dan errepidetik, semaforoen ostean, ezkerretara jo eta Chem. Du Trinquet bidean barrena sartu, honen amaieran autoa itxi eta eskolearen ondoan Akotzaren Bidea dakarren seinaletik aurrera jo.

Zoragarria da bide hau oinezean, arineketan edota bizikletaz egiteko. Iparraldea bete-betean, oso ondo dago atonduta bertatik jente andana ibilteko eta begiraleku ederrak be baditu. Zeuk erabagi zein ibilbide egin, nahi beste dagoz. Bata, Senix hondartzara jaisten da jarraian, bestea alboko ingurura, besteek Akotz eta Donibane inguruetara eroango gaitue. Argakietan dozuezan panoramiketara heltzeko ez dago galbiderik, dana markauta dagoalako, eta begiratokiek ikuspegi zabala eskaintzen deuskue.

Esploretako gogoa asetzeko ederra da, batetik bestera joateko baliabideak ugariak baitira, eta bideak eta aukerak nongura dagoz: hondartzara jatsi, aurrera segidu, auzorik auzo ibili, dana inguru berdeetan barrena, Iparraldeko esentzia bereziagaz, Getari eta Akitania eskualdearen leku zoragarriez gozatuz.

Itsasoa bidelagun, bideak bitartekari eta lora eta landarak bide guztietan. Ekin, beraz, Iparralderantz, gozau Getariko inguru ederrez eta ibilbide polit eta bereziak ezagutu Akotzaren Bidean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu