2022/05/03 - 2022/05/15

Zamudioko Torretxean. | Erakusketak

'Jazkerak Bizkaiko jantzetan'

.

Ordutegia: Astelehenetik barikura: Goizez: 10:00etatik 13:30era; arratsaldez: 16:30etik 20:30etara. Zapatuetan: goizez 10:00etatik 13:30era.

Erakusketeak artxibategietatik eta sasoi askotako erretratuetatik ataratako jantziak aurkezten ditu.

lkus daitekezan jantziek jantza tradizionalaren eginkizun nagusi bi dakarzkuez gogora: Erritu-jantzak, personaia garrantzitsu baten omenez (agintari, santu... ) egiten diran jantzak, liturgia-ospakizun eta prozesinoei edo urteko sasoi zehatzei lotuak; ondo egituratutako koreografia eta pausoak ez eze, jantzi jakinak be baditue.

Gizarte-jantzak edo jantza sozialak, herritarren adierazpen kolektibo eta ludikoak. Azken horreek era librean sortu eta landu izan dira eta ez dagoz, nahitaez, leku bati, egun bati edo jazkera jakin bati lotuak; jatorrizkoa eta kanpokoa buztartu daítekez, modearen eragína jaso leikie, komunidadeko partaide guztiei edegita daude eta, beraz, oinarrizkoak dira herri-erromerietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu