Teresa Catalán-en obra bat estreinauko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak
2022-05-09 12:44 MusikeaKontzertua Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, maiatzaren 13an.
Musikagile nafarraren errepertorio argitarabakoa eskainiko dauen kontzertua Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, maiatzaren 13an. Abagunea dator oraintsu iragarritako Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2022ko Eusko Ikaskuntza Sariagaz SGAE Fundazinoak estreinaldi argitarabako barri bati ekingo deutson Musika Sortzeko Pizgarrien programearen emoitza legez. Espainiako Orkestra Sinfonikoen Alkarteagaz (AEOS) izandako lankidetzeari esker dator, Teresa Catalán erabateko aintzatespenaren jaube dan musikagile eta katedradun nafarraren La victoria vacía eskainiko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (OSE), maiatzaren 13an, barikuan.
Teresa Catalán-en kontzertua Elkano: Mundubira musika bidelagun izeneko kontzertu-programearen barruan kokatzen da, Elkano Fundazinoak bideratuta. Euskadin ez eze, aldez aurretik SGAE Fundazinoak eta AEOSek enkargautako La victoria vacía obrearen erabateko estreinaldia emongo da berorren barruan. Maiatzaren 13ko hitzorduaren osogarri Asier Polo biolontxelo jotzaile bilbotarra izango dogu, 21 urte zituala orkestra bategaz debuta egin eban obrea defendiduko dauena eta ordutik beti alboan izan dauena: Edwuar Elgar-en Biolontxelorako kontzertua (Sussex, Ingalaterra, 1919). Kontzertua amaitzeko, XX. mendearen bigarren erdiko sinfonia frantses garrantzitsuenetako bat izango da entzungai, hau da, Henri Dutilleuxen 1. sinfonia. Robert Treviño estadubatuarrak zuzenduko dau EOS. Haren zuzendari titularra baita 2017tik.
Teresa Catalán eta Eusko Ikaskuntza Saria 2022
Eusko Ikaskuntzak urtero emoten dauen Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2022ko Saria jaso dau, Espainiako musika-hezkuntzearen historian konposizinoan katedradun lehen emakumea izategaitik, epai-mahaiaren arabera. Baina berez Teresa Catalán Sánchez (Iruñea, 1951) musikagintza sinfoniko garaikidean luzaroan ibilitako egilea dogu. Berrogei urte baino gehiago emon ditu zeregin horretan. Valentziako Unibersidadearen eskutik Artearen Filosofian doktore da eta, besteak beste, Musikearen Sari Nazionala, Nafarroako Gobernuaren Kulturearen Vianako Printzea eta Espainiako Gobernuaren Arte Ederren Urrezko Dominea irabazi ditu. Haren jaioterriko Pablo Sarasate Konserbatorioan amaitu zituan ikasketak eta, ondoren, Sienan (Italia). 1990ean, Konposizino, Instrumentazino eta Musika Formen katedrea lortu eban oposizino bidez, Madrilgo Goi Mailako Musika Konserbatorioan eta bertan dabil gaur egun be katedradun. Arte Eszenikoen eta Musikearen Estaduko Kontseiluko, Musikaren Kontseilu Artistikoko eta Real Antzokiaren Kontseiluko kide be izan da, baita Nafarroako Kultura Kontseilukoa edo eta Jakiundekoa be, hau da, Euskal Herriko eta Akitaniako Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea 2015etik. Haren lana hainbat herrialdetako jaialditan programau da, bai Europan, baita Amerikan be; tartean, Errusian, Alemanian, Alemanian, Errumanian eta Frantzian.
Musika Sortzeko Pizgarrien programea
SGAE Fundazinoak jorratua, Espainaiko Orkestra Sinfonikoen Alkartearen ezinbesteko laguntzeari esker (AEOS), helburua sorkuntza sinfonikoa bultzatzea eta Estadu mailako orkestren errepertorioetan obrak sartu daitezan sustatzea da. 2006tik ekimen honek enkarguzko 140 obra baino gehiago kaleratu ditu, Espainiako orkestren errepertorioetan sartu diranak hain zuzen be eta 750.000 euro baino gehiago bideratu ditu SGAEko bazkideen artean diru-laguntza kontzeptuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!