Bilboko Udalak 200.000 euro emongo ditu euskerea ikasten dabizanentzat

Bizkaie! 2022-05-09 11:05   Euskerea berbagai

Transmisinoan eragitea da asmoa, guraso eta begiraleei lagunduta.

Bilboko Abusu Ikastolako neska-mutilak (argazkia: Abusu Ikastola) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerea ikasteko ahaleginean dabizanei bultzadea emon eta ume eta gazteen artean transmisinorako baldintzak hobetzeko, Bilboko Udalak 200.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau. Euskerea ikasten dabizan guraso, aisialdiko begirale eta kirol monitoreek eskatu leikie, kolektibo horreek ezinbestekoak diralako hizkuntzearen transmisinoan. Gitxieneko diru-sarreren mugara heltzen ez diranek be egin leikie eskabidea.

Bagilaren 13ra arteko epea dago laguntzinoak eskatzeko. Bilbon erroldatuta egotea eta 2021-2022 ikasturtean euskerea ikasi izana dira derrigorrez bete beharreko baldintzak. Online zein modu presentzialean aurkeztu ahal izango da eskabidea, baita posta ziurtatuz be.

Aurreko urteetan be emon dau laguntzino hau Bilboko Udalak. Esate baterako, pasa dan urtean 442 personak jaso eben babes ekonomikoa. Onuradun gehienak ume edo gazteen gurasoak izan ziran.

Udalak zehaztu dauenez, deialdiaren helburua da euskerearen erabilerea sustatzea ume eta gazteen arteko hizkuntza-transmisinoan eragin handiena daben kolektiboetan, eta euskerea izan dadila komunikazino-hizkuntzea bilbotarren eguneroko ekintzetan.

Argibide gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu