Darabilbok dobako hamar jarduera dakarz maiatzean
2022-05-05 08:29 Euskerea berbagaiAisialdian euskerea erabilteko aukerak emotea da egitasmoaren helburua.
Hilaren 6an hasiko dira Darabilbo programako maiatzeko jarduerak. Oraingo honetan, era guztietako gustuak asetzeko moduko hamar proposamen dagoz egitarauan, danak dobakoak eta euskerazkoak. Izan be, herritarrek aisialdian euskerea erabilteko aukera zabalagoa izan deien antolatzen dau Darabilbo Bilboko Udaleko Euskera Sailak, uriko euskaltegiakaz alkarlanean.
Otxarkoagako Gizarte Etxean ekingo deutse hile honetako programazinoari, barikuan, maiatzak 6. Miren Agur Meabe idazleak berbaldia emongo dau, literaturea ardatz dauela. Hilaren 10ean eta 12an, Mikel Erkiaga artisteak bisitaldiak gidatuko ditu Rekalde Aretoan eta maiatzaren 17an, jan-edanakaz lotutako jarduera bikotxa dago: txakolin dastaketea eta gastronomia begetarianoaren inguruko tailerra.
Egun bi geroago, 19an, Karmelo Landaren bisitaldi gidatu arestiarra ekarriko dau Darabilbok, Pio Baroja plazan hasita. Santutxuko Laboren landareek osasunean daben eraginaz egingo dabe berba, eta 27an, zeinu-hizkuntzea ikasteko tailerra izango da. 28ko bisita gidatuak zarratuko dau maiatzeko egitaraua, Masustegi auzoan.
Egitarauko jardueraren baten parte hartzeko aurretik izena emon behar da, Darabilboren webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 zenbakian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!