HABEren azterketak 15.000 lagunek egingo ditue asteon

Bizkaie! 2022-05-04 11:09   Euskerea berbagai

Gasteizen, Barakaldon eta Irunen dira azterketak.

Gaur, eguaztena, arratsaldean hasiko dira euskerazko hizkuntza-gaitasuna neurtzeko HABEren azterketak, deialdi itxi zein edegietan. Udabarriko deialdiari jagokoz (udagoienean beste bat egoten da). Barikura arte, 15.067 lagunek egingo ditue probak horretarako egokitutako hiru azterlekuetan: Gasteizko Buesa Arena (2.249 persona), Barakaldoko BEC (8.171) eta Irungo Ficoba (4.409).

Ohiko lekuei gehitu behar jakez Madril eta Bartzelonako azterleku bereziak, Euskal Herritik kanpo bizi arren euskerazko gaitasun-agiriak eskuratu nahi dituenentzat. Madrilgo Euskal Etxean 39 lagunek emon dabe izena eta Bartzelonakoan 15ek.

Mailei jagokenez, C1 izango da hautagai gehien izango dituana, hau da, EGA ezagunaren baliokidea. Azterketak egingo dituenen erdiak baino gehiagok (% 51k) egingo dabe maila horri jagokon probea. B2 mailan be jente asko egongo da, guztien % 30. Ganerakoak, B1 eta C2 mailetakoak dira.

Maila bakotxean deialdi bi dagoz: itxia euskaltegietan dabizanek egin leikie; edegian, ostera, nahi dauenak emon leike izena, euskaltegian ibili zein ez. Mailearen eta deialdiaren arabera, egun eta ordu bat jagoko hautagai bakotxari.

Asteon egingo diran azterketetan ez da ahozko probarik egongo. Fase horretara heltzen diranek bagileko azken astean eta garagarrileko lehenengo bietan izango ditue ahozko gaitasuna erakusteko hitzorduak.

Era berean, ordenagailu bidez egiten dan HOBE sistemako azterketak be ez dira asteon egingo, pasa dan astean egin ziralako. 184 lagunek erabili eben metodo hori. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu