'50 bidelagun gehiago behar ditugu'

Bizkaie! 2022-05-04 09:56   Euskerea berbagai

Euskal Herrian euskeraz berba egiteko aukera bat gehiago da mintzanet.

Aurten 10 urte beteko dira mintzanet martxan jarri ebenetik eta ordutik ehunka lagunek, astero ordu bat gitxienez emon dabe euskeraz berba egiteko. Bidelagunak eta bidelariak alkarrekin ibili dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo be bai. Momentu honetan, euskeraz egin gura daben bidelariak zain dagoz eta bidelagun gehiago behar ditugu mintzanet sarean.

- Euskeraz berba egin gura duen jente gehiago dagoalako Pandemia garaiak gainera, indartu egin dau bidelarien eskaerea. Gero eta gehiago dira euskeraz online eta doban ibilteko izena emoten daben bidelariak.

- Euskerea ikasten dabiz eta praktikau gura dabe.

Bardin dau noiz, bardin dau nondik eta zertarako. Kontua euskeraz berba egiteko aukerea izatea da eta horretan mintzanet sareak erakutsi dau, euskerea ikasi eta euskaraz berba egin gura dauenarentzat tresna ezin hobea dala. Orain be, baditugu bidelagunen zain dagozan bidelariak eta horretarako bidelagun gehiago lortzeko ahaleginean gabiz.

- Munduan euskeraz egin gura daben lagunak ditugulako Euskal Herriko hiztunak dira mintzanet proiektuko asko eta asko, baina ugari dira munduko hainbat txokotatik asteroko hitzordua egiten daben mintzanet kideak. Teknologia barriak erabiliz, astean ordubete gitxienez bidelagunahaz egiten ditue barriketaldiak.

- Euskal Herrian euskeraz berba egiteko beharra eta eskubidea dogulako gero eta gehiago gara euskeraz bizi gura dogula esaten dogunok eta euskeraz berba eginez egiten dogu geure eskubide hori. Euskal Herrian euskeraz berba egiteko aukera bat gehiago da mintzanet eta horretan gabiza ehunka bidelagun eta bidelari, astez aste.

- Ikasi arren berba egiteko preminea eta gogoa dabelako askok Euskaltegian, barnetegietan... Ahalegin handia egiten dabe euskerea ikasi gura dabenek. Ikasi eta berba egitea da hizkuntza baten baldintza nagusienetakoa. Eta preminea eta gogo hori asetzeko sortu zan mintzanet, prozesu hori errazteko eta astero pantailako lagunaren bitartez urratsak emoteko, ikasia praktikan jarteko, euskeraz berba egiteko.

Horregaitik, hazkunde momentu honetan bidelagun gehiago behar ditu mintzanet sareak. Zeuk be parte hartu nahi badozu, jarri zaitez hartu-emonetan geugaz hemen.

Hamarkada bat sarean

Mintzanet 2012. urtearen amaieran sortu zan. Euskerea online eta donan praktiketako.

Sortutako tresna honek erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu onena emoten deutse eta erabiltzaile-kopurua gero eta handiagoa da.

Mintzanet egitasmoaren helburu nagusia euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, euskeraz ondo dakien personea (bidelaguna) eta euskera-mailea hobetu nahi dauena (bidelaria) batzen ditugu Internet bidezko alkarrizketak egin deiezan.

Euskeraz berba egiteko aukerea eskaintzeaz gan, bestelako ondorio positiboak be baditu mintzanet proiektuak: mugak gainditzea (distantzia, bakartze linguistikoa edota partaideek izan leikezan arazo fisikoak edo denpora-eragozpenak), askotariko euskaldunen arteko alkar ezagutzea sendotzea eta, azken batean, euskaldunen kopurua handitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu