Ben santana, Las Selvas, Laguna Goons, Tanzzania, Alai eta Txopet
2022-05-04 09:02 MusikeaVillaSoundBilbaorako eratze faserako hautatutako banda eta bakarlariak dira.
Hautatutako 6 bandak osotzen dituen 15 personen artean, 4 emakume eta 11 gizon dira. Kantutegian erabilitako hizkuntzen artean, gaztelania izan da nagusi. Parte-hartzaileen batez besteko edadea: 25,7 urte eta horrek erakusten dau Jaialdiak bertoko musikari gazteen alde egin dauela.
Mentoring dalakoaren ondoren, epaimahaiak talde edo bakarlari bakar bat hautatuko dau, Estatuan 4 kontzertu emoteko uri banatan.
Ben Santana (Bizkaia), Las Selvas (Bizkaia), Laguna Goons (Bizkaia), Tanzzania (Bizkaia), Alai (Gipuzkoa) eta Txopet (Bizkaia) dira VillaSoundBilbao jaialdiko VSB Mentoring fasean ibiliko diranak.
VSB Mentoring programearen helburua da talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatzea, tresnak eta aholkularitza espezializatua emonez, euren jarduera profesionalizau deien. Holan, bada, aurten, maiatzetik irailera, hautatuek formazino espezializatua jasoko dabe produkzino teknikoaz, komunikazinoaz, jaubetza intelektualaz edo sustapenaz, besteak beste.
Prestakuntzea, beraz, profesionalek emongo dabe eta hainbat gai jorratuko ditue: sare sozialetan edukiak produzidutea, produkzino teknikoa, zuzeneko interpretazinoa hobetzea, jaubetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileakazko hartu-emonak.
Prestakuntza eta laguntza-aldiaren ondoren, parte hartu daben sei taldeetako bat hautatuko dabe VSB TOUR dalakoaren hurrengo faserako 4 kontzertu izango baitira, 2022ko azken hiruhilekoan zehar.
Itzuliaren asmoa da banden proiekzinoa sustatzea eta sinergiak sortzea beste leku batzuetako gazte talde batzuekaz eta Bilbotik kanpoko personei hemengo talentua erakustea.
Bandak/Bakarlariak
Hautatutako 6 bandak osotzen dituen 15 personen artean, 4 emakume eta 11 gizon dira. Kantutegian erabilitako hizkuntzei jagokenez, gaztelania da nagusi, ingelesaren eta euskerearen gainetik. Parte-hartzaileen batez besteko edadea 25,7 urte da eta horrek erakusten dau Jaialdiak bertoko musikari gazteen alde egin dauela.
Beste sari batzuk
Mentoring fasera igaroteko momentuaz gan, VillaSoundBilbao programea dagoeneko heldu da jaialdiaren lehen fasean parte hartu daben 12 banden artean sariak banatzera be:
Aste Nagusia Saria: kontertu bat datorren Aste Nagusian, bertako Rockaren agertokian (Bizkaiko taldeentzat baino ez): Supercremalleras.
Supercremalleras Musika Bulegoa Saria: kontzertu bat, Musika Bulegoaren kide dan areto batean (babesleak hautatua): Laguna Goons.
Bilborock saria: 100 ordu Bilborocken ensegu-lokaletan (Bizkaiko talde/bakarlarientzat baino ez): Tanzzania.
Jaialdi saria: Last Tour enpreseak atondutako jaialdi batean parte hartzea, epaimahaiak hautatuko dau zeinetan. Last Tour enpreseak erabagiko dau non izango dan kontzertua: Ben Santana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!