Jon Maiak uko egin deutso Euskal Herriko Txapelketa Nagusiari

Bizkaie! 2022-05-03 12:39   Bertsolaritzea

Bagilean ezagutuko ditugu Txapelketa Nagusiko ordezkari arabarrak.

Euskerea eta bertsogintzea baztertuko ez baditu be, Jon Maiak jakainarazo dauenez, ez dau gehiago parte hartuko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.

Bagilaren 22an aurkeztuko da txapelketea eta orduan emongo ditu zehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak.

Halanbeharrez txapelketa batetik besterako laurteko zikloa luzatuta, orain zenbait hilebete iragarri bezela, 2022ko udagoienean izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Txapelketan parte hartzeko aukerea lurraldeetako txapelketetan eskuratu dabe bertsolariek: 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2021ean amaitutako Bizkaikoan, Nafarroakoan eta Xilaban (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoakoa) eta oraintxe egiten dabizen Arabako Bertsolari Txapelketan; azken hau ezustean atzeratu behar izan eben neguko osasun egoerea tarteko eta bagilean amaitzen danean edegiko jake sailkatuei izena emoteko aukerea; orduan ezagutuko ditugu Txapelketa Nagusiko ordezkari arabarrak.

Arabako parte-hartzaileen izenen faltan, beraz, hau da Bertsolari Txapelketa Nagusian izena emon daben bertsolarien behin-behineko zerrendea:

Agin Laburu Rezola

Aitor Bizkarra Ruiz

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola

Aitor Mendiluze Gonzalez

Alaia Martin Etxebeste

Amaia Iturriotz Etxaniz

Amets Arzallus Antia

Ane Labaka Mayoz

Asier Azpiroz Iztueta

Beñat Gaztelumendi Arandia

Beñat Iguaran Amondarain

Eneko Lazkoz Martinez

Eñaut Martikorena Lizaso

Gorka Pagonabarraga Agorria

Haritz Mujika Lasa

Iban Urdangarin Lardizabal

Imanol Uria Albizuri

Iñaki Apalategi Astigarraga

Iñigo Mantzizidor Larrañaga

Joanes Illarregi Marzol

Jone Uria Albizuri

Julio Soto Ezkurdia

Maddalen Arzallus Antia

Maialen Akizu Bidegain

Maialen Lujanbio Zugasti

Miren Amuriza Plaza

Miren Artetxe Sarasola

Nerea Elustondo Plazaola

Nerea Ibarzabal Salegi

Oihana Bartra Arenas

Oihana Iguaran Barandiaran

Onintza Enbeita Maguregi

Patxi Iriart Hiribarren

Saioa Alkaiza Guallar

Sustrai Colina Acordarrementeria

Unai Agirre Goia

Unai Gaztelumendi Arandia

Unai Mendizabal Jauregi

Zehetasun gehiago, bagilean

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 24an hasiko da Getxon. 2005etik finalak Barakaldoko BECen egin eta gero, lekuz aldatuko da: finala egiteko baldintzak dituala aztertuta, Iruñeko Nafarroa Arenak hartuko dau Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala abenduaren 18an. Bertsozale Alkarteak bertsolaritzearen eta euskerearen lurralde osoan eragitea dau helburu eta horregaz bat egiten dau leku aldaketeak.

Bagilaren 22an aurkeztuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta orduan emongo ditu zehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu