Antxinako prentsako iragarkiak ikusgai Zornotzan
2022-05-03 10:42 Kulturea1859tik 1939ra bitarteko argitalpenak ipini ditue Zelaieta Zentroan.
Maiatzaren lehenengo hamabostaldian atzera begiratuko dau Zornotzako Zelaieta Zentroak, Bizkaiko aldizkari eta egunkarietan aspaldiko sasoietan argitaratzen ziran iragarkien erakusketeari esker. Maiatzaren 13ra arte ikusi leiteke, doban, Antxinako iragarkiak Bizkaiko prentsan 1859-1939.
Izenburuak dinoskunez, 150 urte baino gehiagoko iragarki batzuk ikusi geinkez Zelaietan. Orduan be, produktuak saltzeko publizidadera joten eben enpresek eta dendek, baina estetikan zein mezuak emoteko moduan aldaketa handiak igarriko doguz gaur egungoakaz konparauta. 1859tik 1939ra arteko zortzi hamarkadetan publizidadeak izan eban bilakaerea be ezagutu geinke.
Ganera, XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX.aren hasierako egoera sozial eta politikoaren erakusle dira iragarkien testu eta irudiak. Bide batez, une bakotxean nagusi izan ziran korronte artistikoen eta moden eragina be ezagutu ahal izango da.
Amorebieta-Etxanoko Udalak azaldu dauenez, gehienbat Bilbon argitaratzen ziran egunkari eta aldizkarietako iragarkiak aukeratu ditue erakusketarako. Gai, ikuspegi eta ideologia aldetik danetariko argitalpenetan bilatzen ahalegindu dira, ahalik eta ikuspegirik osoena emoteko. Bizkaiko Foru Liburutegiaren funts hemerografiko aberatsa iturri oparoa izan da horretarako.
Erakusketearen osogarri, maiatzaren 11n berbaldia emongo dau Unai Ingunza Renteria adituak Zelaietan bertan, 19:00etan. Ondoren, bisitaldi gidatua egongo da, Ingunzaren beraren azalpen eta guzti.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!