'Hijos del futbol' liburua aurkeztuko dau Galder Reguerak Bilbon

Bizkaie! 2022-05-03 10:19   Kulturea

Futbolaren eta bizitzearen gaineko liburuaren edizino barria da.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean maiatzaren 4an izango da aurkezpena eta egileagaz batera Kike Martin Radio Euskadiko kazetaria egongo da. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

Hijos del Fútbol 2017an argitaratu eben lehenengo aldiz. Seme-alabak baloi bat hanketan darabiltela ikustetearen esperientziak umezaroko gomutak pizten deutsoz Galder Reguerari, futbol-zelai batean mundua topetearenak eta bere buruari galdetzen deutso zenbateraino itxi nahi deutsen zentzunik bako horri, errazoia erabili dodanetik izan dodan zentzunik bako jarrera horri, nire izatea, mundua ikusteko, jokatzeko, sentiduteko modua hainbeste zehaztu dauena.

Hijos del Fútbol baloiaren literaturearen bat-bateko klasiko bihurtu da. Oraingoa, narrazinoaren, ohar-koadernoaren, autobiografiaren eta saiakerearen erdibidean dagoan liburu bakar baten bersino zabaldua eta barrikusia da, ikuskizun lez eta giza hartu-emonen arlo lez futbolari buruzko hausnarketa sakona eskaintzeaz gan, aita batek bere seme-alabei deutsen maitasun-adierazpena be bada.

Galder Reguera

Bilbon jaio zan, 1975ean eta, besteak beste, honako liburu honeek idatzi ditu: arte garaikideari buruzko saiakerea, La cara oculta de la luna (2008), saiakera autobiografiko goraipatua, Hijos del futbol (2017), Quedará la ilusión. Una correspondencia durante el Mundial de Rusia (2019), Carlos Marañonegaz batera, eta La vida en fuera de juego gazteentzako eleberria (2019). Filosofian lizentziaduna eta kultur kudeatzailea da eta Athletic Club Fundazinoko proiektuen arduradun lanak egiten ditu eta bertan, besteak beste, Letras y Fútbol  literatura eta futbol jaialdia zuzentzen dau, bai eta Thinking Football Film Festival zinemaldia be.

Bidebarrieta Kukturgnea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da eta helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia landu eta sustatzea dago.

Hitzordu honetan sartzea doban eta librea da jarleku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu