Hamaika ibilbide toponimiko egingo ditue Getxon
2022-05-02 13:07 KultureaAurreko edizinoan baino sei gehiago dira.
Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan alkarteak udalerria ezagutzeko ibilbide toponimikoen beste edizino bat ipini dabe martxan maiatzean eta bagilean, baina orain arteko bost ibilbideen aldean, hamaika izango dira oraingoan aukeran. Izan be, Romo, Areeta eta Neguriko eremu barrietara zabalduko dabe ekimena.
Gidatutako ibilbide gidatuok dobakoak dira eta interesa daben herritar guztiek hartu leikie parte, baita ikastetxe, euskaltegi eta alkarteek be. Bi-hiru orduko saioak dira, eta gidariak azalpenak beti euskeraz emongo ditu. Dana dala, baten batek ulertzeko arazoak izan ezkero, azalpenak egokituko ditu behar dan mailara.
Izenburuan toponimia aitatzen dan arren, leku-izenak baino gehiago ezagutu ahal izango ditue izena emoten dabenek. Getxoko historia, ondare kulturala, paisajea, geologia, faunea eta beste jakingarri ugari be aitatuko ditue gidariek ibilbideetan.
Izena emoteko, 688 635 350 telefono zenbakira deitu edo getxo.toponimia@gmail.eus helbidera idatzi behar da.
Hona hemen ibilbideen egutegia:
- Neguri: maiatzaren 3an, 18:30ean Karmengo eleizatik urtenda.
- Andra Mari (laburra): maiatzaren 7an, 18:30ean Andra Mariko eleizatik urtenda.
- Areeta: maiatzaren 10ean, 18:30ean, Bizkaia zubitik urtenda.
- Andra Mari (kostaldea): maiatzaren 14an, 11:00etan, jaigunetik urtenda.
- Algorta (Satistegi-Usategi): maiatzaren 17an eta bagilaren 18an, 18:30ean, Satistegi plazatik urtenda.
- Portu Zaharra bertsotan: maiatzaren 20an, 20:00etan, Basagoititik urtenda.
- Romo: bagilaren 1ean, 18:30ean, Ibaiondotik urtenda.
- Fadura-Hezeguneak: bagilaren 4an, 10:00etan, Fadura kiroldegitik urtenda.
- Punta Begoña: bagilaren 7an, 18:00etan, Galerietako atetik urtenda.
- Portu Zaharra: bagilaren 9an, 18:30ean, Basagoititik urtenda.
- Alango (kostaldea): bagilaren 14an, 18:30ean, Satistegi plazatik urtenda.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!