Ikuskizun onenaren Alex Angulo saria 'Amaya' antzezlanak irabazi dau
2022-05-02 09:46 KultureaKriselu euskerazko muntaia onenaren saria irabazi dau Zuri antzezlanak.
Duela ia hilabete inaugurau zituen Pabilioi 6ko Antzerki Arinen 9. Jardunaldiak, argitaratu bako 16 proposamen tartean zirala. Hilabetez antzezlanak eskaini ostean, orain jardunaldien palmaresa ezagutzeko momentua heldu da. Atzo, Anartz Puertasek eta Itxaso Gilek aurkeztutako galan sarituak ezagutzera emon zituen. Ekitaldia Imanol Ituiño magoak eta Nahikari Rodriguezek alaitu eben.
Jai giroko ekitaldi lasaia izan zan eta jardunaldietako lanen parte-hartzaileak, epaimahaikideak, antolakuntzea eta publikoa batu ziran.
Ikuskizun onenaren Alex Angulo saria, 3.000 €-koa eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak emondakoa, Amaya antzezlanak eroan dau, Sandra Marchenak eta Amaia Lizarraldek idatzitako obrea da eta Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide ditu protagonista. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Kriselu
euskerazko muntaia onenaren saria emon deutso Zuri-ri, beste 3.000 eurogaz.
Saioa Iribarrenen testu eta zuzendaritzea, Ander Basaldua eta Gaizka Chamizo protagonista dituan piezea. Ikusleen sari maitea Gaizki obreak eroan dau.
Interpretazino Onenaren sariak (ex aequo): Mikel Martinez (Zorionak -Esan hemen zure izena!-) eta Ander Basaldua (Zuri) eta Haizea Águila (El sabor del melocoton) eta Leire Ormazabal (Firmado por alguien que no tiene firma) antzezleentzat izan dira.
Aurten, epaimahaia 4 personak osotu dabe: Justi Larrinaga, aktorea; Osvaldo del Valle, Pabiioi 6eko bazkide kolaboratzailea eta Stz Digitaleko erredaktorea; Ziortza Etxabe, Pabilioi 6eko bazkide aktiboa eta Iñigo Cobo Santurtzine Jaialdiko zuzendaria eta Gazte Konpainiako kidea.
Aurtengo aitamen berezia gazteentzat da: bialdu dituen proposamenen kopuruagaitik, taulen gainean egin daben lanagaitik eta astez aste publiko lez bertaratzeagaitik. Eskerrik asko. Eta azkenik, eskerrak emon gura deutsegu aurten be jardunaldien konplize izan dan publikoari eta jardunaldiak posible egin dituen persona guztiei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!