Euskaltzaindiak ikur-diplomak emon deutsez urgazle barriei
2022-05-02 07:53 Euskerea berbagaiBaionan egindako ekitaldian, laguntzaileon preminazko lana autortu dau Akademiak.
2021ean Euskaltzaindiak izentau dituan euskaltzain urgazle barriei ikur-diplomak emoteko ekitaldia egin dabe Baionako Herriko Etxean. Agiriko Bilkurea egin dabe Akademiako kide osoek eta hitzordu hori aprobetxau dabe urgazle barriei ondoetorria egiteko, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xabier Parrilla Etchart Baionako alkateordea buru.
Euskerearen alorrean urgazle barriek egin dituen merituak gogora ekarri ditu Andres Urrutiak, eta aurrerantzean ekarpenak egitera animau: Izendatuak izan zarie, eta orain dator bigarrena, zuen lanak eta ahaleginak gauzatzea Akademiaren barruan. Laster jakingo dozue zelakoa izango dan zuen partaidetzea, Akademiaren egunerokotasuna ezagutu deizuen eta zuen ekarpenak egin deizuezan.
Kide osoak izan ez arren, urgazleen lana ezinbestekoa dau Euskaltzaindiak. Orain artekoa nahiz etorkizunekoa, Euskaltzaindiak preminazkoa dau zuen lana, ganeratu dau Urrutiak.
Honeek dira 2021ean euskaltzain urgazle bihurtu diran guztiak:
- Bizkaikoak: Libe Agirre (Meñaka, 1961); Eneko Barrutia (Bilbo, 1966); Eba Gaminde (Mungia, 1968); Pedro Maria Goikoetxea (Lezama, 1959); Nerea Mujika (Durango, 1960) eta Elixabete Piñol (Bilbo, 1965).
- Gipuzkoakoak: Kike Amonarriz (Tolosa, 1961); Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961); Asun Garikano (Tolosa, 1962); Aizpea Goenaga (Donostia, 1959); Oroitz Jauregi (Legorreta, 1974) eta Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966).
- Ipar Euskal Herrikoak: Mixel Aurnague (Baigorri, 1963); Eneko Bidegain (Baiona, 1975); Itxaro Borda (Oragarre, 1959); Pantxoa Etxegoin (Jatsu, 1960) eta Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, 1970).
- Euskal Herritik kanpokoak: Manuel González (Beba –Mazaricos−, A Coruña, 1951) eta Mikel Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!