Bilbok aire zabaleko jantzaldiak berreskuratuko ditu
2022-04-29 08:40 MusikeaMaiatzean Levante Plazan eta Kasillako Kioskoan izango dira.
Edadekoek zuzeneko jantzaldiez gozau ahal izango dabe zapatuetan, Levante plazan eta, domekatan, Kasillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara.
Covid-19ak eragindako pandemiaren ondoriozko urte biko geldialdiaren ondoren, Bilboko Udalak aire zabalean urtero atontzen dituan jantza herrikoiak izango dira barriro maiatzetik aurrera. Orain arte, sarrera librea eta dobakoa dauen jarduerea Kasillako Pabiloian egiten zan baina udabarria heldu da eta Udalak uriko edadekoentzako zuzeneko musikea kalera ataratea erabagi dau eta saio bikotxean egin be: Zapatuetan Levante plazan eta domekatan Kasillako Kioskoan.
Jantza saio bakotxa orkestra ezbardin batek girotuko dau baina beti oinarri bati eutsiz: dibersinoa sortzea, sedentarismoaren kontra burrukatzea eta zahartze osasungarria sustatzea. Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak uriko edadekoen bizi-kalidadea hobetu gura dau, musikearen eta jantzearen bidez bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatuz, izan be, jantzaldiak ezinbesteko hitzordu bihurtu dira ehunka lagunentzat.
- Maiatzeko zapatuetako jantzaldiak
Maiatzak 7: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara (Jamaika orkestrea).
Maiatzak 14: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara (Pergola orkestrea).
Maiatzak 21: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara (Maran orkestrea).
Maiatzak 28: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara (Galea orkestrea).
- Maiatzeko domeketako jantzaldiak
Maiatzak 1: Kasillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara (Maran orkestrea).
Maiatzak 8: Kasillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara (Pergola orkestrea).
Maiatzak 15: Kasillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara (Jantza Alai orkestrea.
Maiatzak 22: Kasillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara (Maran orkestrea).
Maiatzak 29: Kasillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara (Pergola orkestrea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!