2022/04/27 - 2022/08/18
Bilbon, San Mamesen, Athletic Club Museoan (19. eta 20. ateen artean), Rafael Moreno Pichichi, z/g | Erakusketak'37ko haurrak Erresuma Batuan'
Gerra Zibilean Erresuma Batura ebakuau zituen milaka euskal umeen istorioa dau ardatz, kasu batzuetan futbolaren elitean lehiatzen ibili ziranak eta erakunde zuri-gorrian debuta egitea be lortu ebenak.
Gernikako bonbardaketearen 85. urteurrenaren biharamunean egin da erakusketearen inaugurazinoa. Bonbardaketa horren eta gerrearen suntsiketa orokorraren ondorioz, Euskal Herriko txikienak Erresuma Batura ebakuau zituen Habana baporean, gerra betean. Sasoi haretako erretratu, dokumentu eta lekukotasunen bidez, Raimundo Lezamaren istorioa Emilio Aldekoaren, Sabino Barinagaren edota Jose Luis Bilbao Gallasteguiren istorioakaz batera aurkezten ditu erakusketak.
Ekitaldian izan dira, besteak beste, Aitor Elizegi eta Asier Arrate, Athletic Clubeko presidentea eta AC Museoko zuzendaria; EAEko lehendakariordea dan Idoia Mendia; Giza Eskubideetako, Memoriako eta Lankidetzako sailburuordea dan Josean Rodriguez; Bizkaiko Aldundiko Kiroletako zuzendari eta Kulturako zuzendari nagusi diran Carlos Sergio eta Begoña de Ibarra; BCA ’37 UK (Basque Children in the UK) alkarteko presidentea dan Carmen Kilner eta Manu Lezama, Raimundo Lezamaren semea, 40ko hamarkadako atezain zuri-gorri mitikoa, erakusketako protagonistetako bat. Atezaina Ingalaterrarako itsas bidaian joandako gerrako umeetako bat izan zan eta Southampton FC taldean izena hartu ondoren, Bilbora bueltau zan Athletic Clubeko legenda bihurtzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!