2022/04/26 19:00
Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. | Berbaldiak'XXI. mendeko emakume idazleak'. ANA MERINO
Ana Merino (Madril 1971)
Katedraduna da eta Iowako Unibersidadeko Espainierazko Sormen Idazpeneko MFAren sortzailea. Bederatzi poema-liburu argitaratu ditu, horreen artean Preparativos para un viaje, 1994an Adonais Poesia Saria jaso ebana eta Zurichen eta Iowan estreinautako antzezlanen egilea da. Kultura-ikasketetan aditua, aitzindaria da, bere saiakerakaz, komikiaren prestakuntza akademikoaren garapenean.
Zutabegilea izan da El País egunkariarentzat, International Comic Arts Forum (ICAF), Center for Cartoon Studies (CCS) eta Iowa City UNESCO City of Literature erakundeetako Batzorde Betearazleko kidea. Gaur egun Iowako Riverside Antzokiko Zuzendaritza Batzordeko kidea da. 2020ko Nadal Saria iorabazi eban El mapa de los afectos bere lehen eleberriagaitik. Merinoren fikzinoko bigarren eleberria argitaratu barri dau, Amigo izenburupean.
Gidari lanak Idoia Jauregik egingo ditu, Distrito Euskadi magazineko lantaldeko kideak eta kulturan ibilbide luzea dauen kazetariak gidatua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!