Liburu elektronikoak maileguan Bilboko Udal Liburutegietan

Bizkaie! 2022-04-19 13:19   Kulturea

Zerbitzua eLiburutegia plataformearen bidez emoten dabe.

Bidebarrietakoa Bilboko liburutegi publikoetako bat da (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalaren liburutegi publikoen sareak mailegu digitalak be eskaintzen ditu, eLiburutegia zerbitzuagaz dauen lankidetzeari esker. Era horretara, Bilboko liburutegietako zein Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideek argitalpen digitaletarako sarbidea dabe: liburuen, filmen kontzertuen, edo aldizkarien bersino digitalak maileguan hartu leikiez.

Zehatzago, orain gehitu daben zerbitzu barria, erabiltzaileentzat praktikotasun handikoa, honakoa da: liburu elektroniko edo ebook–en mailegua, aurretiaz eskatutako tituluak deskargauta dituenak. Hau da, edukia bera ez eze, berau formatu digitalean ikusteko euskarria be maileguan hartu leiteke. Barritasun honen bidez, eLiburutegia erabilteaz gan, Liburutegien Sareak dituan gailuen mailegua bultzatu nahi dabe. 

Bilboko Liburutegien Sareko txartela daben 18 urtetik gorako erabiltzaileek 30 egunez hartu leikiez ebook-ak maileguan. Irakurri edo ikusi nahi daben edukiaren barri emon leikie aurretiaz, eta, holan, gailu elektronikoa hartzen dabenean, bertan deskargauta topauko dabe, eLiburutegiaren artxibo zabaletik.

Hortaz, liburu fisikoan beharrean, Udal Liburutegiek lagatako gailu elektronikoan eroan ahal izango ditue erabiltzaileek gustuko irakurgaiak etxera. Horrek aukerak zabaltzen ditu, liburu eta aldizkariez gan, ikus-entzunezko edukiak be modu erosoan hartu ahal izango diralako maileguan: film, telesail, kontzertu zein dokumentalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu