Bertso Abenturea Espejon, apirilaren 20tik 22ra

Bizkaie! 2022-04-19 11:10   Bertsolaritzea

Lautada eta Gorbeialdeko eskualdeetako umeek dabe lehentasuna.

Oporraldian euskeraz olgau eta bertsoez gozetako, inguruko naturea eta kulturea hobeto ezagutzeko helburuari eutsiz Bertso Abenturea biziteko aukerea egongo da udabarrian. Arabano 2011, 2010 eta 2009an jaiotako ume eta gaztetxuek norbere herritik hurreko lagun barriak egin, bertso munduan sartu eta ondo pasetako aukera parebakoa izango dabe aurten be. Arabako Bertsozale Alkarteak, Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrilakaz elkarlanean antolatu du egonaldia.

Udabarriko oporraldia aprobetxauta, apirilaren 20tik 22ra izango da, eguaztenetik barikura. Hilaren 20an, 12:00etan hasi eta barikuan 12:00etan amaituko da. Autobus zerbitzua egongo da eta izen-emotea zarratu ondoren jakinarazoko dira autobusaren ibilbidea eta geltokiak. Prezioa 45€-koa da Lautada eta Gorbeialdea eskualdeko parte-hartzaileentzat eta gainerakoentzat 60 eurokoa.

Aforoa mugatua danez, izen-emotearen ordena izango da bigarren erispidea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu